Artxibak

2013/03/15

Euskara Estatutuaren alde

Frantses Gobernuak eskualde hizkuntzen babesteko engaiamenduak bertan behera uzten ditu, Hezkuntzaren aldaketarako lege egitasmoak erakutsi duen bezala, bainan larriena da, Errepublikako Presidenteak Hollande hautagaia kanpainaren proposamen baten hitza jaten duela : erran nahi baita, eskualde eta hizkuntz guttituen Europako Kartaren berrestea.

rss Ezagutzera eman

1999ko Ekainaren 15eko eta 2011ko Maiatzaren 20eko Kontseilu Konstituzionalaren erabakien ondoko legezko arazoak ezagunak dira. Estado Kontseiluaren abisuak Kontseilu Konstituzionalaren jarrera berresten du eta ez du ezer aldatzen.

EAJ-PNBk Europan sustengu gabe dagoen jarrera konstituzional hori ez du onartzen, ez baitu eskubiderik emaiten herritar batek legalki balia dezan frantsesa ez den beste hizkuntza bat Errepublikako lurraldean, hizkuntza horiek toki horietan oraindik baliatuak direlarik, ardura irakatsiak eta zernahi gisaz frantsesa baino zaharragoak.

EAJ-PNBk deitoratzen du politika nahikeri eza eta Gobernuaren ezintasuna kontsentsua aurkitzeko gai honi buruz unkitzen dituelako milaka jende Iparraldean eta ehun ta milaka jende Errepublikan. Errealitate konstituzional hori ezeztatzen duena Eurokartaren berrespena eta eskualde hizkuntzen ofizialtasuna agerian ezartzen ditu Gobernu zozialistaren gabeziak bainan ere eskuin eta zentroko indarren faltxukeria, salbu hautetsi kementsu batzu bainan osoki baztertuak.

EAJ-PNBk euskararen aldeko estatutu berezia aldarrikatzen jarraitzen du bizikidetza orekatua eta errespetagarria galdeginez gure bi hizkuntzen artean, euskararen ofizialtasunarekin. EAJ-PNBk proposatzen ditu neurri batzu euskararen alde gaurko egoera zaila hobetzeko. Euskararen aldeko estatutu horren zain, EAJ-PNBk galdegiten du hizkuntz eskumen guziak Iparraldeko Lurralde Elkargoaren gain izan daitezen, behar bada esperimentazio legislatiboari esker.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP