Artxibak
2013/03/25
Aberri Eguna : « Zazpiak-Bat » berri batentzat
EAJ-PNBk Aberri Eguna ospatzen du, Bilbon, 2013ko Martxoaren 31an, igandean, « Aberri berria » lelopean, XXI. mendeko Zazpiak-Bat-ean.
Guretzat, erran nahi du Iparraldeko Lurralde Elkargoaren sorkuntza bere onarpen instituzionalarekin.
Gure Lurralde Elkargo bereziaren proiektua eskualde eta departamenduen eskumenetan oinarritzen da. Guretzat, egitasmo anbiziotsuena eta egingarriena da. Anbiziotsuena, Iparraldeari eman liezaiokelako eskualde mailako elkargo bat. Iparraldeko kudeaketa eskumenak lituzke kudeatzeko bereziki : garapen ekonomikoa, lurralde antolaketa, kolegio eta lizeoen eraikuntza eta arraberritzea, ikerkuntza, zerbitzu zozialak eta hurbilezko garraioak.
Egingarriena, erakundeen sinplifikazio beharrei erantzuten baitu. Etorkizunean, Euskaldunek Lurralde Elkargo baten menpe liratezke, biga badirelarik gaur, Pirineo Atlantikako departamendua eta Akitania Eskualdea.
Iparraldeko Modem eta PSko hautetsi parlamentariei galdegiten diegu eraginkor izaitea.guttienez gizarte erakundeak eta hautetsi gehiengoek ekartzen duten Lurralde Elkargoarentzat. Deserdiratze legearen emendakin bat izan behar da. Beren Lurralde Elkargo horren aldeko engaiamenduak argitasun osoa galdegiten dute hartu estrategiari buruz, Senatuan eta Legebiltzarrean emendakin hau bozka dezaten. deserdiratze buruzko lege egitasmoak Lyon-eko Lurralde Elkargo argiki aipatzen duelarik. Era berean, heldu den Apirilaren 07an, Alzaziarrek Lurralde Elkargo bakar batentzat bozkatuko dute, erreferendum baten bidez..
Euskal Herri Euro-eskualde bat ere defenditzen dugu, Iparraldeko Lurralde Elkargo, Eusko Autonomi Erkidego eta Nafarroako Foru Erkidegoen artean, guretzat Zazpiak-Bat gaurkotua litaikena.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09