Artxibak
2013/05/14
Cristina Uriarte : « euskara babesten eta garatzen duen lege bat behar da »
Eusko Jaurlaritzako Cristina Uriarte, Hezkuntza eta Kultura sailburuaren hitzaldia, joan den igandean, Herri Urratsen.
Euskarak, ekarri gaitu gaur hona, Senpereko paraje eder honetara. Euskaraz etorri gara asko, eta egun osoan zehar euskaraz etorriko dira are gehiago; frantsesez beste asko, eta izango da gaztelaniaz etorriko denik ere. Euskaraz, frantsesez edo gaztelaniaz etorri, guztiok helburu komuna dugu gaur hemen: euskara indartzea iparraldean, gure babesa eta bultzada ematea euskarak iparraldeko plazan ere izan dezan “behar duen tornuia”, Etxeparek duela bost mende esango zukeen bezala. Iparraldean ere euskara bizi eta osasuntsu izatearen helburuak batzen gaitu, Seaskaren jai handi honetan, ikastolen festa honetan, gaur elkartuko garen milaka euskaltzaleak.
Eta hori oso pozgarria da niretzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat. Izan ere, irmoa eta sakona baita, ongi dakizuenez, Eusko Jaurlaritzak euskararekin duen konpromisoa. Konpromiso hori urtez urte, hamarkadaz hamarkada, ekintzatan gauzatzen ahalegintzen gara, eta, gehiagotan ere esana dugunez, badira hiru faktore euskara biziberritzeko beharrezkoak direnak eta gure konpromisoaren eskutik sustatzen ditugunak: batetik, euskarari lege babes egokia bermatzea; bestetik, hizkuntza politika eraginkor bat garatzea; eta hirugarrenik, baina ez garrantzian azkenik, euskarak herritarren atxikimendu gero eta handiagoa izatea.
Hiru faktore horiek estuki uztartzearen emaitza da, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoan azken hogeita hamar urteotan euskara bizitzen ari den gorakada. Gorakada horrek erakusten digu posible dela euskara biziberritzea, baldin eta aipatu ditudan hiru faktore horiek bat egiten badute.
Lurralde hori da, Euskal Autonomia Erkidegoa alegia, Eusko Jaurlaritzaren jardun-eremua, eta beraz, ezinbestez, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna. Baina Eusko Jaurlaritzak badaki beste zerbait ere: euskararen lurralde guztietan eragin beharra dago euskararen sustapenean, euskara baita gu guztiok lotzen gaituen hizkuntza, eta guztiongan du eraginik lurralde bateko edo besteko ahuleziak edo indarrak.
Hori sinetsita, beraz, Eusko Jaurlaritzak ez du bere ahalegina Autonomia Erkidegora mugatzen, eta, lankidetzaren printzipioaren arabera, laurogeiko hamarkadatik ari da Iparraldeko eragileen lana ahal duen neurrian babesten eta diruz laguntzen. Eta halaxe jarraitzen du gaur egun, eta halaxe jarraituko du etorkizunean ere. Konpromiso horren emaitza dira, adibidez, Euskararen Erakunde Publikoarekin 2003an sinatu genuen lankidetza protokoloa eta bi mila eta zazpigarren urteaz geroztik sinatzen ari garen hitzarmenak. Duela gutxi, apirilaren 17an hain zuzen ere, sinatu genuen Baionan aurtengo urteari dagokiona.
Urtetako ibilbidea du, beraz, lankidetza honek, eta guztiz helburu garbia du: Iparraldean euskara biziberritzeko egiten den ahalegina laguntzea, gure ahalbideen barruan, eremu administratibo bakoitza erabat errespetatuz, lankidetza zintzoan. Lankidetza baita -lankidetza eraginkorra- Eusko Jaurlaritzaren bidea, hori delako biderik emankorrena.
Eta Seaska aipatu dudanez, azpimarratu nahi nuke euskarari bere biziberritze prozesuari hezkuntzak egiten dion ezinbesteko ekarpena. Eta hezkuntza diodanean, hezkuntza sistema guztiak hartzen ditut gogoan. Izan ere, sistema publikoen eta pribatuen ekarpenak, guztienak baitira ezinbestekoak euskararen aurrerabiderako, guk Hegoaldean urte eta urteetan egiaztatu ahal izan dugunez.
Euskarak iparraldean bizi duen egoerak ematen du kezkarako motiborik: izan ere, galerak irabaziak baino handiagoak baitira, bai ezagutzan, bai erabileran, bai transmisioan, bai jarreretan; hala izan da azken hamarkadotan, eta hala jarraitzen du, tamalez. Baina lortu duzue gazteenen artean galerari atea ixtea, eta badirudi joera aldaketari bidea zabaltzen hasi zaiola. Hala ikusten da azken bi inkesta soziolinguistikoetan. Argi izpi hori hezkuntzari zor zaio. Izan ere, gaur egun lehen eta bigarren mailako hezkuntzan ia 12.000 gazte dira neurri batean euskarazko irakaskuntza jasotzen dutenak, nahiz osorik (Seaskaren kasuan, ikastoletan alegia, 3.000) nahiz partzialki (8.600 pasatxo sistema publikoan eta kiristiñoen eskoletan). Garrantzitsua da hori guztia, gaur egun gauza jakina baita hezkuntzan erabiltzen ez den hizkuntza heriotzara kondenaturiko hizkuntza dela.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09