Artxibak

2013/06/04

F. Espagnac-en emendakina : ekimen isolatua Iparraldeko beharrekin harremanik gabe

EAJ-PNBk baztertzen du Frederic Espagnac-en Iparraldearen aldeko baserri antolaketaren polo baten emendakin proposamen hau bai egiteko moldean, bai edukinean. Alde bakarreko desmartxa hau Iparraldean izan den lan amankomunarekin ez du bat egiten.

rss Ezagutzera eman

3 urtez, Garapen eta Hautetsien Kontseiluek egin lana, Iparraldeko Lurralde Elkargoaren bazterketa agerian uzten du. Edukinean, antolaketa polo hau gibelezko urratsa da. Ez du deusetan gaurko kudeaketa txarra hobetuko, alderantziz egitura berri horrekin. Den bezala, polo horren aldeko emendakin hau ez du ezer proposatzen Lurralde Elkargo bereziari buruz. Beraz, guretzat onartezina da.

EAJ-PNBk lan eginen du kartsuki Iparraldeko Lurralde Elkargo horren alde, datu berezi batekin. Deserdiratze lege batekin edo ez, Iparraldetik jali senatur eta deputatu batzu Lurralde Elkargo horren alde agertu dira. Beren legegintzaldiaren bururatze arte, lege proposamen bat aurkezten ahal dute, Parisen. Beraz, Lurralde Elkargoaren aldeko lan hau ez da bururatzen, deserdiratze lege honetan ez bada onartzen.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP