Artxibak
2013/06/11
Lurralde Elkargo Bereziaren Bidean
Ekainaren 1ko mobilizazio arrakastatsua, talde lan garrantzitsu baten ondorioa izan da
Horren ondotik jakiten dugu, emendakin bat aurkeztua izan zela aintzinago eta geroztik onartua Senatuan.EAJ-PNBrentzat, azken gertakari hauek gure egoera laburbiltzen dute.
Hirigune polo hau sindikata mixtoa dena baztertu zuen duela hilabete batzu Garapen Kontseiluak. Solasaldirik gabe, zergatirik gabe, Paris-ek bere nahiak inposatzen ditu. Paris-ek beste lurralde batzuetan onartu aldarrikapenak hemen baztertzen ditu : zergatik ezberdinatsun hori berdintasuna aldarrikatzen duen herri honetan ?EAJ-PNBk gogorki salatzen du egoera hau.
Euskal herritarrek ez dituzte beren ordezkariak bozkatuko polo honetan : demokrazi gabezia eta erakundetze onarpenarik ez. Egitura baten gehiketa, erabakitze podererik ez, aurrekontu berezirik ez eta departamendu, eskualde eta Estadoaren presentzia. Paris-ek inposatzen du eta Iparraldeak bere alde bakarreko erabakiak onartu behar lituzke. Bainan, Paris-ek indarraren arrazoina dauka bakarrik. Guk arrazoinaren indarra daukagu.
Parisen, lehentasuna zen Lurralde Elkargo berezi bat defenditzea. Eztabaida bat kendua izan zauku, maila gorenean. Bainan horrek ez du aldatuko abiatu dinamika.EAJ-PNBk jarraituko du defendatzen egitasmo nahikorrago eta sinegarriago bat, uztartzen baititu nortasun handiko lurralde baten onarpena eta kudeantza publiko eraginkorrago bat. Polo hau sortzen bada, Lurralde Elkargo berezi bat galdeginen duen gune bat bihurtu behar luke, lehen bai lehen.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09