Artxibak
2013/06/13
Erramun Bachoc : « euskara berreskuratzea posible da » (1)
Hizkuntzalari bezala, Joshua Fishmanen teoria zehazki ikasi duzu, "Reversing Language Shift (RLS)" delakoa. Zein dira ideia nagusiak, bai eta aldaketak ere?
"RLS" teoria : Hizkuntza transmisioan belaunadi arteko galtzea delarik familia mailan hizkuntza antolaketa aipatu behar da J. Fishmanen delako "Reversing Language Shift" (RLS).Itzulpena hizkuntza indarberritzea (HINBE). Hizkuntzalari hau 30 urte hauetan munduan zehar dabil RLS urraspidea landuz. Liburu berri batean bere teoria berriz ikusi du egoera ezberdinak aztertuz Euskal Herrikoa barne: "Can threatened langages be saved ? Reversing language shift revisited (2001)". Itzulpena: "Arriskupeko hizkuntzak salba daitezke ote?"
RLS ereduaren arabera hizkuntza antolaketa politikak ez dira proposatzen, gizarteko multzo menderatzailearen ikuspegitik, baina bai multzo ahulduaren aldetik. J. Fishmanek (1991) dio: RLS teoria da hiskuntza antolaketaren teoria eta praktika hiztun-elkarte baten laguntzeko hizkuntza gutituaren biziraupena arriskuan dagolarik belaunaldi arteko jarraipenaren eskasez familiako sarean. RLS eginkizuna maizenik gertatzen da bizkortasun ahuleko X Multzoaren hizkuntza gutituaren alde, kontaktuan delarik bizkortasun handiko Y Multzoaren hizkuntza menderatzailearekin.
Biziberritze ibilbidearen urratsak : Oinarrizko abiapuntua da hizkuntza biziberritzeko urraspidea gainbeheraren alderantzizkoa dela. Alabaina J. Fiskmanek zortzi urrats definitu zituen 8tik 1era zenbatu zituenak. Hemen aurkezpen klasikoago bat erabiliko dugu. Zer egin hizkuntza gutitua biziberritzeko?
1. Corpusaren balorapena.
2. Kulturgintzan parte-hartzea mintzakide helduen aldetik.
3. Etxea-familia-auzoa oinarrizko bilgunea ama-hizkuntza jarraikarazteko.
4. Borondatezko eskolak jende helduek eta gazteek hizkuntza idatzia ikas dezaten.
5. Hizkuntzaren ikaskuntza, baitezpadako irakaskuntza eskoletan.
6. Hizkuntzaren erabilera tokian tokiko gizartean : lanean, zerbitzuetan.
7. Hizkuntzaren erabilera tokian tokiko hedabideetan eta administrazioan.
8. Onarpen ofiziala unibertsitate eta aginte gorenaren aldetik.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09