Artxibak

2013/06/17

Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (3)

5. Baitezpadako irakuntzaren funtzio nagusia argitua da oreka hagaren irudi famatuaz. Bi hizkuntza oreka aldakorrean daude.

rss Ezagutzera eman
Erramun Bachoc :

ARGAZKIA JAITSI

Hagaren ezkerraldean X hizkuntza ahuldua eta eskuinaldean Y hizkuntza indartsua. Hiru indar hizkuntzen zapatzen: familia giroa, eskola ingurunea eta erakundeen mundua. Familia euskaldun batean indarrak orekatuak dira, familia ama-hizkuntzaren laguntzaile baita, baina eskola inguruneak eta erakunde munduak azkarki indartzen dute hizkuntza frantsesa. Hizkuntza indarberritze estrategian eskolaren kurtsorea familiaren alde eramaten da, euskararen lekua zabalduz irakaskuntzan, gero elebitasuna
sartzeko erakundeetan. Bi jokabide erabilgarri dira: edo eskola osoa X hizkuntzan murgildurik, edo eskola elebiduna X eta Y hizkuntzetan.

6. Hizkuntzaren eguneroko erabilera beharrezkoa da normalki aitzina dadin. Aginteak jarraibide izanen dira, euskara urratsez urrats administrazioan sartuz. Zerbitzu publikoek, enpresek, saltegiek beren komunikazioa antolatuko dute, ahoz, idatziz ala seinalez, langileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespeta-tzeko moldean. Gainera hizkuntza antolaketaren bidez enplegu batzu sor daitezke.

7. Prentsa, argitalpena, irratia, telebista ala informatika bezalako hedabideek garrantzia handia dute gure hizkuntzaren ederra erakusteko mundu zabalean eta kulturarteko kontzientzia zabaltzeko iritzi publikoan. Baina laguntza publikoa beharrezkoa da sorkuntza sustatzeko eta hizkuntza gutituak ekartzen dituen zailtasun bereziak gainditzeko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP