Artxibak

2013/06/18

Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (4)

8. Unibertsitatea eta administrazio elebidunak hizkuntza antolaketaren giltzarriak dira.

rss Ezagutzera eman

Hizkuntza bakoitzaren eremuan, unibertsitate erakundeak beharrezkoak dira bertako gazte guziak biltzeko eta askatasun aski ukanen dute herri hizkuntzazko irakaskuntzak programatzeko ikasgai ezberdinetan. Unibertsitatea bide nagusia da askatasun kulturalera heltzeko, herriaren distira agertzeko zientzia eta teknika alorretan eta garapen ekonomikoaren tresna bezala, bereziki enplegu sortzaileak hemen berean finkatzeko.    

Bidenabarreko gogoeta  

Orain arte inkesta soziolinguistikoek erakusten zuten Ipar Euskal Herrian euskara  laster gainbehera ari zela adin-talde gazteenetan, adin-talde beretan petik-gora bazoalarik hegoaldean. Ohar berdina egin daiteke katalanerari buruz Katalunia ipar edo hegoaldean. Haatik Ipar Euskal Herrian gaur egun euskara indartuz doa adin-talde gazteenetan. Itxuraz froga hemen dugu egiazko hizkuntza politika bat eraginkor dela hizkuntza ahuldua biziberritzeko.

Bestalde inkesta berek erakusten dute herritar gehienek, erdaldun ala euskaldun, atximendu handia eta zinezko interesa erakusten dutela eukararentzat, kontrakoak gutiengo ttipi batean daudelarik. Jarrera baikorra adierazten dute bereziki haurren euskal ikaskuntzaz, euskararen hedabideetako erabileraz eta administrazio elebidunari buruz. Borondate baikorra herritar anitzengan zabaldua da, hizkuntza politika ausartak onartzeko.

 

Argazkian : Joshua Fishman

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP