Artxibak

2013/06/19

Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (5)

Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta gaur egun Ipar Euskal Herrian Euskararen Erakunde Publikoaren bidez Fishmanen teoria baliatu da. Erran dezakezu nola eta zein ondoriorekin ?

rss Ezagutzera eman
Erramun Bachoc :

ARGAZKIA JAITSI

Hizkuntza politika Euskal Herrian : Hego Euskal Herriko hizkuntza politikan hiru ideia iturri aurkitzen dira :

- Eskola katalaneko R. Ninyoles eta L.-V. Aracil-ek diote hizkuntza ahulduak jasaten duen diglosia normalizazioaren bidez sendatuko dela, bi hizkuntzak ofizialtasun berdinean ezarriz (Lingua y poder social, 1972). 

- J.-M. Sanchez-Carrion "Txepetx"-ek bi hizkuntza ikaskuntza bereizten ditu, "A jabekuntza naturala eta B jabekuntza kulturala", biek urrats berdinak erabiliz baina alderantzizko ibilbidetik, "ezagutza, erabilera eta motibazioa" (Une futuro para nuestro pasado, 1984) ;

- eta beraz  J. Fishman-en hizkuntza ahulduen biziberritzeko urraspidea.  

Segi dezagun RLS urraspidea Euskal Herriko hizkuntza politikaren bidean aurkitzen diren egitarauak aztertuz: Euskararen oinarrizko legea (1982), Lehen inkesta soziolinguistikoa (1991), Euskara biziberritzeko plan nagusia (1999) eta Euskara sustatzeko ekintza plana (2013).  1978ko Konstituzio espainiarraren arabera, 1979ko Euskal Herriko Autonomi Estatutuak dio "euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen mailan izango da Euskal Herrian gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea" (6. artikulua).

- Euskararen Erabilera Arauzkotzezko 10/1982 Oinarrizko Legea – Lehen tituluak bi hizkuntzen ofizialtasuna eta herritarren hizkuntza eskubideak finkatzen ditu. 2. tituluak botere publikoen eginbideak zerrendatzen ditu euskararen erabilera sustatzeko administrazio publikoan, justizia, toponimia (1. kapitulua), irakaskuntzan, kalitatezko elebitasuna eta irakasleen formakuntza  (2. kapitulua), hedabideak, irratia, telebista, aldizkariak eta entzun-ikusgailuak (3. kapitulua), gizarte bizitzan, merkataritza, kultura, kirolak, erlijioa, publizitatea, elkarteak, jende helduen euskalduntzea (4. kapitulua). 1980eko hamarkadan kapitulu bakoitzarentzat lege edo dekretu bat erabakiko da. Ikus zerrenda Plan nagusiaren 21. orrialdean.

 

Argazkian : Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako sailburu ordea

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP