Artxibak

2013/06/20

Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (6)

1991ean Hizkuntza politikarako idazkaritzak lehen inkesta soziolinguistikoa antolatzen du " Euskararen jarraipena " 16 urte eta goragoko 5.000 lekukoren laginarekin hiru lurraldeetan banaturik.

rss Ezagutzera eman

Oinarrizko teoriak Txepetx eta RLS. Hiru hizkuntzalarik parte-hartu zuten ikerketaren eraikitzen eta baieztatzen : Andrée Tabouret Keller Estrasburgokoa, Joshua Fishman eta honen jarraitzalea Richard Bourhis Montrealekoa,  lehen 4 inkestak lagundu dituena. Galdetegiaren egitura RLS urraspidearen antzekoa da: hizkuntza gaitasuna, familia bidezko transmisioa, hizkuntzen erabilera eta euskararen aldeko motibazioa. 2001ean R. Bourhis-ek euskararen berreskuratzeai buruz egin zuen taula oso ezaguna da. Laburbilduz, bi eragile elkarren osagarri, Estatua, eskaintza instituzionalaren erantzule eta gizartea, adierazpen askatasuna eta hizkuntza hautuaren jabe. Hiru urrats norbanakoen elebitasuna garatzeko : euskararen ikaskuntza eskolan, euskararen erabilera eta familia bidezko transmisioa.  Hona hiztunen gibelkako kontua belaunaldietan zehar : 4-erdaldun elebakarrak, 3-elebidun pasiboak (ulertzen bainan ez mintzatzeko gai), 2-euskara bigarren hizkuntza, 1-euskara ama-hizkuntza. 

1999an, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia erabaki zen, Gernikako estatusaren 20. urtekari. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko pertsona batzuk hastapeneko debateetan parte hartu genuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren arduradunekin, behin
betiko testua idazterakoan. Hiru lurraldeetako hizkuntza egoerak aztertu ziren, lurralde bakoitzeko indarguneak eta ahulguneak neurtuz. 10 urtez hartu beharko ziren neurriak definitu ziren, 3 ardatz estragikoren inguruan :

-  familia, gazte eskola eta gau-eskola bidezko euskararen transmisioa ;

-  gizarte erabilera auzogunean eta zerbitzu publikoetan, administrazioan, hedabideetan, lan munduan, aisialdian, kiroletan, erlijioan;

-  hizkuntzaren kalitatea hobetzeko baliabideak, prentsa idatzia, irratigintza, telebista, iragarkiak, kulturgintza, lankidetza Euskaltzaindiarekin.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP