Artxibak

2013/06/24

Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (7)

2006an Iparraldean, Euskararen erakunde publikoak (EEP) Hizkuntza politika proiektua zutik ezarri zuen Plan Nagusia eredutzat hartuz eta argi eta garbi J. Fishmani jarraikiz.

rss Ezagutzera eman
Erramun Bachoc :

ARGAZKIA JAITSI

Helburu nagusia da hiztun osoen kopurua emendatzea bereziki belaunaldi gazteetan. Egitarauaren hiru zati nagusitan, 12 erronka banatuak dira, bakoitzarentzat definituz norabide estrategikoak eta lan ardatzak :

- hizkuntza transmisioa, familia, haurtzaindegia eta eskolaren bidez;

- euskaraen erabilera hedabideetan, aisialdian, argitalpenean, gizartean;

- hizkuntzaren indartzea jende helduak euskaldunduz, hizkuntza hobetuz, ikerketak eramanez eta euskararen aldeko motibazioa sustatuz.

2009an, Plan Nagusiaren hamar urtekari, Aholku Batzordeak gogoetaldi bat antolatu zuen, "Euskara 21", hamar urteko egitarau berria prestatzeko 21. mende hastapen honetan. Euskara sustatzeko ekintza plana Eusko Jaurlaritzak onartu zuen 2012ko uztailean. 16 helburu estrategiko eta lan ardatz bilduak dira lau zatitan:

- euskararen jabekuntza: familia bidezko transmisioa, irakaskuntza, euskalduntze-alfabetatzea ;

- euskararen erabilera: administrazioa, gune geografiko euskaldunenak, alor sozio-ekonomikoa, aisia eta kirola;

- euskararen elikadura: liburugintza, kulturgintza, publizitatea, euskararen kalitatea, hedabideak, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak;

- helburuak lortzeko zehar-lerroak: euskararen aldeko motibazioa, euskararen zabalkundea barnean eta kanpoan.

Orotara 340 ekintza saikatuak dira 90 neurri nagusitan. Eragileak izendatuak dira. Heurri bakoitzarentzat ebaluaketa erizpideak finkatuak dira. Ahaidetasuna nabari da Hegoaldeko eta Iparraldeko hizkuntza politika egitarauetan. EAEko gitarauetan, 1982ko Oinarrizko Legea 1999ko Plan Nagusiaren abiapuntua da eta Plan Nagusia 2006ko Hizkuntza politika proiektuaren eredua zen. Ororen iturburu J. Fishmanen hizkuntza biziberritzeko RLS urraspidea.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP