Artxibak
2013/06/24
EAJ-PNB eta Gérard Bagardie Max Brisson-ekin, Biarritzen
EAJ-PNB, Max Brisson-ekin izanen da, UMP eta UDI-ko hautagaia dena heldu diren herriko hauteskundeetan, Biarritzen.
Max Brisson-ek, begi onez hartu du Gérard Bagardie, EAJ-PNB-ko hautagaiak (*) aurkeztu dion egitaraua.
Brisson Jaunaren jarrera modernoak, konplexu gabekoak, lasaiak eta egingarriak, euskal nortasuna promozionatzeko ekarpen garrantzitsu bezala mail guzietako garapenaren alde, baikortzat hartu du EAJ-PNBk berarekin lan eraginkor baten eramaiteko gogoan.
Gure BAB-ko Biltzarrak kontutan hartu du, Brisson, Iparraldeko Lurralde Elkargoaren alde eta euskararen ko-ofizialtasunaren alde dela. Eraman duen lana, Euskararen Erakunde Publikoaren presidente sortzaile bezala, baikorra izan da. Biarritzen urrunago joaiteko konpromisua hartu du, euskararen bulegoa eta bere ekintzak indartzeko gogoarekin.
EAJ-PNB-k Eusko Autonomi Erkidegoari buruz erakusten duen idekidura eta partaidetzaren nahiarekin bat egiten du (adibidez, herri senidetze batean, harreman azkarrak lortuz, ekonomia, kultura eta kirol arloetan), baita ere Biarriztar guzien eguneroko
beharrei entzuteko nahiarekin.
(*) Max Brisson-en zerrendako Gérard Bagardie EAJ-PNB-ren hautagaiak, 56 urte ditu, ezkondua, 2 haurren aita, 1988-tik goiti, « Rideau Rouge » antzokiaren zuzendari artistikoa eta « Maite Dugulako » taldearen sortzailea. Helduei euskarazko kurtsoak emaiten ditu 2004tik goiti.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09