Artxibak
2013/06/25
Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (8)
Zein dira ondorioak? Argibide batzu agertzen dira Ekintza Planaren aitzin-solasean.
2011o inkesta soziolinguistikoaren arabera, EAEn 16 urtez goragokoetan %32 euskaldunak dira, 1991n baino %8 gehiago. Beraz 600.000 euskaldun, duela 20 urte baino 181.000 gehiago. Gaztetxoetan %75 euskaldun dira. Ahulezia da, euskararen
erabiltzaileak %20 direla, duela 20 urte baino 4 puntu gehiago. Nafarroan euskaldunak 63.000 dira, jendetzaren %12, 20 urtez %2 irabaziz.
Ipar Euskal Herrian, 2011an euskaldunak 51.100 gara, jendetzaren %22. Beraz 9.000 euskaldunen galtzea (%7) 20 urtez. Ez dezagula harbela sobera beltza. Bost inkestetako 25 adin-taldeak lerroan ezarriz, euskararen 85 urteko historia ikus dezakegu. 1924ko adin-taldea euskaldun zen %37, aldiz 1977ko adin-taldea %11, hemen baita Iparraldeko euskararen zilo beltza. Horiek hola, 16-24 urtekoak euskaldun dira %18 eta eskolan %35 ikaslek euskara ikasten dute murgilbidean edo ikasgela elebidunetan eta %45 haurrek ama-eskoletan. Hiru herrialdeak konparatuz, ikus dezakegu, nahia delarik, hizkuntza politikaren bidez, euskara berpitz daitekela bi edo hiru belaunaldiz.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09