Artxibak
2013/06/26
Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (9)
Zure ustez, euskara berreskura daitekea ofizialtasunik gabe ? Ofizialtasuna delarik euskararen legezko presentzia eremu publikoaetan eta hizkuntza eskubideen onarpena Euskal Herrian.
Euskararen berreskurapena. Hego Euskal Herria handizki baliatu da euskara gaztelania bezain ofiziala izateaz lege hauen bidez: 1978ko Konstituzioa, Gernikako Estatusa (1978), Euskararen Oinarrizko Legea (1982), bai eta Nafarroako legea ere (1982) eremu euskaldunean. Egoera hau lagungarri da hizkuntza politikarentzat arrakasta handirekin, denbora berean Ipar Euskal Herriko emaitza ahulekin konparatzen bada. Hemen araudi miko batzu dira euskal irakaskuntzaren alde, Hegoaldeko hizkuntzen ofizialtasun berdinetik oso urrun ? Halere ez da etsitu behar.
Lehenik eta behin ez dezagun har ikuspegi magikoa ofizialtasunari buruz. Euskarak menderen mende iraun du ofizialtasunik gabe. 1936an lehen aldikotz euskara ofiziala izan zen 8 hilabetez, 40 urtez debekatua izan aitzin. Badira ehunka hizkuntza afrikarrak eta amerindianoak beren lurraldean "ofizialak edota nazionala" direnak eta halere zoritxarrez desagertzen ari direnak. Irlandako gaeleraren adibidea bereziki negargarria da: gaelera "lehen hizkuntza ofiziala" da, eta 90 urteko independentziaren buruan hiztunak 400.000tik 70.000 jautsi dira. 1.600.000 herritarrek gaelera eskolan ikasi dute, baina ingelesa erabiltzen dute eta transmititzen. Alderantziz ingelesa ez da ofiziala Erresuma Batuan berean, altaba Europako hizkuntza guziak menderatzen
ditu bai eta Europar Batasunak ofizialtzat onartzen dituenak ere.
Ko-ofizialtasuna gertatzen da bi hizkuntza berdin ofizialak direlarik lurralde berean. Salbuezpeneko egoera baliagarria da, askoz lagungarriago usaiako legezko onarpen ofizialari konparatuz. Europako Kartak eskualde eta gutiengoen hizkuntzentzat ez du eskatzen ko-ofizaltasuna Espainiako moldean. Baina bai "lege egokia", erabilera sustatzen duena eremu pribatuan eta publikoan, hiztun-elkarteen eskubideak fikatzen dituena, heien lurraldeak errezpetatuz. Frantziako konstituzioak ez du onartzen ko-ofizialtasuna, ez eta ere Europako Kartaren "lege egokia".
Hizkuntza batek iraun dezake ko-ofizialtasunik gabe, hizkuntza legerik gabe bai eta kontrako legeengatik ere, Francoren denboran bezala. Baina legez kanpo hizkuntza bat desagertzeko arrisku larrian da. R. Bourhis-ek Lacordaire aipatzen du: "Indartsua eta ahularen artean, libertateak zapaltzen du eta legeak askatzen".
Zer nolako hizkuntza legea eta zein heineko onarpen ofiziala goaita dezakegu euskararentzat eta Frantziako eskualde hizkuntzentzat? Entseguzko erantzuna.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09