Artxibak

2013/06/27

Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (10)

Euskara eta beste hizkuntzen ko-ofizialtasuna ameskeria ote da Frantzian? Konstituzio Kontseiluak zer arrazoi ematen du hizkuntzak desagertarazteko eta nola erantzuten ahal diogu ?

rss Ezagutzera eman
Erramun Bachoc :

ARGAZKIA JAITSI

Zer onarpen ofizial euskararentzat ? Bi konstituzioak konpara ditzagun. Ororen hizkuntza eta tokiko hizkuntzaren arteko ko-ofizialtasuna ongi dagokio 1978ko Kontituzioari eta Espainiako egitura politikoari. Erresuma unitarioa da baina biziki deszentralizatua, erkidegoek autokomia handia daukatelarik bereziki lurralde hizkuntza kudeatzeko. Aldiz 1958ko Konstituzioaren arabera Frantzia "errepublika batua eta ezin zatitua da" eta 1992an frantsesa errepublikaren hizkuntza bilakatu da. Berehala Toubon legeak  artikulu honen ondorioak atera zituen: "Konstituzioaren arabera Errepublikaren hizkuntza den frantsesak, Frantziaren nortasuna eta ondarea oinarritzen ditu. Ikaskuntzako, laneko, harremanetako eta zerbitzu publikoetako hizkuntza da" (1.art.). 1982an eraiki ziren eskualdeak zatiketa administratiboak dira, autonomia politiko gutirekin, salbu Korsikarentzat. 2008an eskualde hizkuntzak Konstituzioan sartu ziren "Frantziako ondare" bezala, baina adierazpen moldean, hiztunentzat eskubiderik sortu gabe ez eta ere eginbiderik botere publikoentzat.

Orduan 6. errepublika federal baten beha egon behar ote dugu? Denborak ez dira holakoak. Aterabidea Konstituzioaren irakurketan da. Alabaina Guy Carcassonne legelari famatuak, Lionel Jospin ministroak manatu zion txostenean, fragatu zuen Europako Kartan diren neurri gehienak adostasunean zirela Kontituzioarekin. Konstituzio Kontseiluak alderantziz erabaki zuen: "Europako Kartak, Konstituzioaren kontrako neurriak baditu". Hiru neurri ezin zituen onartu: eskubide kolektiboak, lurraldetasuna eta
erabilera publikoa. Kontituzio Kontseiluak kontrajarri zituen Errepublika ezin zatitua, herritarren berdintasuna legearen aitzinean eta nazioaren batasuna. Ondorioz Parlamentuak ez zuen berretsi Europako Karta. Baina Gobernuak sinatu zituen 39 neurriak berenaz onargarriak dira. Beraz ez dago ko-ofizialtasunik. Egoera betikotz blokatua ote da? Ez dut uste.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP