Artxibak

2013/06/28

Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (11)

Egia erran, Estatu Kontseiluak eta Konstituzio Kontseiluak hizkuntza erabakiak justifikatu nahi dituztelarik bi alderantzizko printzipio aipatzen dituzte : alde batetik 1789ko Adierazpenaren 11. artikulua idazki konstituzional bat dena, eta bestalde 2. artikulua 1992an emendatu zena.

rss Ezagutzera eman

Alde batetik adierazpen askatasuna askatasun guzien iturria da: "Herritar orok hitz egin dezake, idatz eta inprima askatasunean". Bestalde "frantsesa da Errepublikaren hizkuntza". Horiek hola bi kontseiluek gehienetan Konstituzioaren irakurketa jakobinoa egiten dute, eskualde hizkuntzen kontra. Salbu aldi bat. Toubon lege proiektuaren denboran, 1994an, Konstituzio Kontseiluak, adierazpen askatasunaren izenean,  baztertu zuen frantsesa izan zedin hizkuntza "ofizial" bakarra, beste guziak baztertuz, adibidez publizitatean. Gainera 24. artikuluak onartzen ditu "eskualde hizkuntzen aldeko legediak eta araudiak eta ez doa heien erabileraren kontra".

Galdea : zerk akula lezake Konstituzio Kontseilua Konstituzioaren irakusketa "federal" bat egitera herri hizkuntzen alde? Bi faktore baikor badira ene ustez : nazioarteko zuzenbidea eta eskualdeen deszentralizazioa.

Naziarteko zuzenbidean Frantziak eskubide batzu izenpetu ditu barneko eskubideak baino gorago direnak. Adibidez (Maastricht, 1992) Europar Batasunaren itunak dio "Batasunak parte hartzen du barne diren Estatuen kulturen garapenean, aniztasun nazionalak eta regionalak errespetatuz, agerian ezarriz denen artean dugun ondare kulturala" (128. artikulua). Printzipio hau bera errepikatua da Oinarrizko eskubideen Kartan "Batasunak errespetatzen ditu kultura, hizkuntza eta erlijio aniztasunak" 22. artikulua). Karta hau onartu zen Nizako itunean (2002) eta Lisboakoan (2007). Bestalde Aniztasun kulturalaren aldeko UNESCOren Adierpen unibersala (2007) izenpetua izan da. Nazioarteko hitzarmen horiek oinarritzat hartu behar ditugu erakunde nagusiak bultzatzeko "Frantziako hizkuntza" guziak zain ditzaten.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP