Artxibak
2013/07/02
Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (12)
Beste aldaketa posible bat, deszentralizazioa. Frantziak ez ditu sekulan onartuko "gutiengoak edo erkidegoak" bere lurraldean.
Baina gero eta geihago elkargoek kultura eta hizkuntza eskumenak eskatzen dituzte. Itxaropen izpi bat agertu zaigu Kortzikako Biltzarrak "kortsikera eta frantsesaren ko-ofizialtasuna" erabaki duelarik. Manuel Valls Barne ministroak dudan ezarri du erabakiaren konstituzionaltasuna: "Frantsesa Errepublikaren hizkuntza bakarra da. Ezin da asmatu bigarren hizkuntza ofizial bat lurraldearen zati batean". Dena dela, Ipar Euskal Herriak bere lurralde elkargoa erdietsiko duelarik eta herri hizkuntzak "Collectif 21 mars" plataforman mobilizaturik daudeno, aterabide bat asmagarria da. Dakigularik eskualde hizkuntzak Konstituzioan sartuak direla 75-1 artikuluan, hain zuzen XII. atalean, tokiko kolektibitateen atalpean.
Aterabide egokia litzateke oinarrizko hizkuntza legea hiztunen hizkuntza eskubide pertsonalak eta botere publikoaen eginbideak finkatzeko, 2009an Christine Albanel ministroak Euskal Konfederazioari igorri gutunean aipatu zituen hiru ardatzei jarraikiz: "erakunde bat nazioaren hizkuntza ondarearentzat; hizkuntza lege bat, irakaskuntza, hedabideak, kultura eta zerbitzu publikoak barne; demokrazia kultural bat batasuna eraginen duena, ez berdinkerian baina bai aniztasunean". Legearen eta dekretuen jarraian, Lurralde elkargoek hizkuntza politika erabakiko dute, elebitasun eskaintzak eginez irakaskuntza eta administrazioaren alorretan, beharrez borroka herrikoiaren bidez. Muga ezin gainditua da legeak norbere hizkuntza askatasuna onartuko duela baina ez duela emanen multzo edo lurralde eskubiderik, ez eta ere hizkuntza bat ikasteko edo erabiltzeko obligaziorik, salbu frantsesarentzat.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09