Artxibak

2013/07/03

Erramun Bachoc : " euskara berreskuratzea posible da " (13)

Erran dezakegu Iparralde moldeko "normalkuntza" jadanik bidean dela.

rss Ezagutzera eman
Erramun Bachoc :

ARGAZKIA JAITSI

Euskara hitzarmen andana batez baliatu da Estatuaren aldetik, adibidez Euskal Herriaren antolaketa eta garapen eskema (1996) bai eta ere 2001-2006 Hitzarmen berezia. Euskararen erakunde publikoaren sorkuntza (2005) eta Hizkuntza politika proiektuaren erabakia, onarpen instituzionaltzat har daitezke.

Gainera, estrategia instituzional bat onartu dute euskaren alde mugaz bi aldeko botere publikoek. Gernikako Estatusak eta Euskararen Oinarrizko Legeal baimena eman zioten Eusko Jaurlaritzari "Erkidegoaz kanpoko agintariak laguntzeko euskararen aitzinarazten eta sostengatzen". Mugazgaineko elkarlan ofizialak badu jadanik historio aberatsa: Akitania-Eukadi-Nafarroa fondoa (1994), Hitzarmena Euskal Kultur Erakundearekin (2003), Baionako protokoloa Euskararen Erakunde Publikoarekin (2003), 2007ko Hitzarmena EEP eta Eusko Jaurlaritzaren artean fondo batua eta kudeaketa taldea antolatzeko.

Horiek hola, legeak eta araudiak tresna batzu dira. Tresneria hau beharrezkoa da baina ez da nahikoa hizkuntza ahuldua biziberritzeko. Jadanik oraingo legediarekin guraso guziek beren haurrak ikastoletara edo eskola elebidunetara igor ditzakete eta herriko etxe guziek bi hizkuntzak erabiltzeko baimena lukete. Motibazioa da hizkuntza politikaren oinarria. Hiru moldez: norbere atxikimendua herri hizkuntza hobetzeko eta jaraikarazteko; denen arteko mobilizazioa euskal kulturgintzan eta arnasguneak sortzeko eremu erdaldunetan; hautetsien nahi politikoa hizkuntza antolatzeko eta erabilera eskainiz eskaera pizteko.

Euskalgintzaren lana biziki handia da: elkarteen sustatzea euskal kulturgintza kartsuki biziaraz dezaten, herritarren mugiaraztea hizkuntza eskubide eta eginbidei buruz, lurralde elkargoa aldarrikatzea, herri hizkuntzen plataforman pate-hartzea oinarrizko lege baten erdiesteko. Eta gerokoak gero. "Zein dira aitzinetik galduak dire guduak? Borokatzen ez direnak".

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP