Artxibak

2013/07/11

Ikurriñaren pesta, heldu den igandean, Uztailaren 14an, Larrunen

1894ko Uztailaren 14an, Bizkaiko bandera berri bat Bilbotarrei aurkeztua zaie, Euskeldun Batzokijan. Luis eta Sabino Arana Goiri, bi anaiek beren aberri ikuspegi berria zabaldu nahi dute.

rss Ezagutzera eman

Bururatzen den XIX. mende honek nazio ideiaren garaipena ezagutzen du, Europa osoan. Zergatik ez Euskal Herrian ? Urte bat berantago, Sabino Arana Goiri-k Alderdi berri baten Bizkaiko eskualde zuzendaritzaren buru bilakatzen da. 2013an, ikurriña, arrakasta ukan duen bandera bat da eta 7 lurraldeetako eta kanpoko Euskaldunen  bihotzetan sartu da. Gure herriaren mugak ere gainditu ditu. De Gaulle generalaren omena ere ukan zuen gudariz osatu Gernika taldearen ohoretan, Frantzian, guda eraman zutelako nazien aurka Espaniako gerlaren ondotik. Bere arrakasta hain handia izan da, nun bilakatu den Euskaldun guzien bandera, Xiberotarrena edo zelaietako Arabartarrena. Bateratze ikurra bilakatu da politika edo kultur alorretan, mitinetan, ikusgarri kulturaletan edo kirol emanaldietan. Bere gaztetasuna jende ainitzei bitxi iduritzen zaie hain errotua baita gure gizartean, zahartasun itxura batekin. Gaur bilakatu da ere Eusko Autonomi Erkidegoaren bandera ofiziala.

Ikurriña, harrotasunez betetzen gaitu, jeltzale bezala, gure Alderdiak ezagutarazi zuelako. Uztailaren 14 hau ezinbesteko parada bat da bere historia orroitarazteko eta ospatzeko. Egun batez, Ikurriña bat ikusi behar genuke, Brutselan, Europako nazio  baten
bandera bezala, bainan ere, nazioarte mailako nazio onartu batena. Besteak gainditzen ez duen bandera bat, bainan besteekin dagoen bandera bat, kolore berri bat mundu ainitza honetan.

Ikurriñari atxikiak diren edozoin jendeei luzatzen diegu gomita hau, gurekin izaiteko, igande honetan, Uztailaren 14an, goizeko 11etatik landa, Larruneko kaskoan, Nafarroa, Eusko Autonomi  Erkidegoa eta Iparraldearen erdigunean izanki. Egun goxo bat. Egitarauan : mitina, bazkaria, kantuak, dantzak eta umore ona !

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP