Artxibak
2013/09/27
Euskararen Lurralde Estatutua
Bi ardatz ditu : Euskararen ofizializatze prozesua eta Euskararen Lurralde Estatutua. Gogoeta osoa irakurgai " azken agiriak " sailean.
- Euskararen ofizializate prozesua
Euskara ofizialtasunaren aldarrikapena, Iparraldean, Akitania Eskualde Kontseiluaren eskutik, Korzikako Asanbladaren gisan.
Zergatik Akitania ?
Akitania Eskualdeak « eskualde mintzairen promozioa »ren eskumena ukanen du, heldu den desentralizatze legean.
Euskararen ofizialtasuna : hizkuntz eskubideen onarpena, Iparraldeko herritarrentzat, euskaraz komunikatzeko eta helarazteko. Horrek erran nahi du euskararen presentzia orokor bat.
Zergatik ofizializazioa ? gaur ez baita hizkuntz berreskurapenik onarpen ofizialarik gabe : hebrua, Israelen, frantsesa, Kebec-en edo katalana, Katalunian.
Pentsatzen dugu epe ertaineko prozesua da, Estadoaren baimenarekin, Kontseilu Konstituzionalarena, ofizializatzea obratzeko, bereziki Hezkunde Nazionalean. Frantziaren heinean arazo bat baldin bada, Europako auzitegiek lukete azken hitza.
- Euskararen Lurralde Estatutua
Epe motzean, Akitania Eskualdeak euskararen lurralde estatutu bat aldarrikatu beharko du, esperimentazioaren prozedura onartuz. Estatutu hau onartgarri litaike gaurko legedian. Guttienez izanen da :
- Eskualde eta hizkuntz Guttituen Eurokartaren neurriak, Frantses Gobernuak izenpeturik (Eurokartaren sarhitzak ditu bakarrik trabak sortzen)
- Euskarazko Hezkuntza orokortzea. Ikastetxe bakotxak euskarazko eredu ezberdinak proposatu behar ditu, hortaz interesatuak diren burrasoei
- Falloux Legearen neurriei salbuespena, Lurralde Elkargoek gaitasuna ukan dezaten ikastetxe pribatuetan inbertsioak egitea, konfesionalak ala ez (ikastolak bezala)
- Euskarazko programak segurtatzea eta azkartzea tokiko komunikabideetan kuotaren bidez
- Erakunde eramaile baten izendapena, lehen lehenik hitzarmenak eginen dituenak :
Hezkunde Nazionalarekin, eskoletan Hizkuntz Politika eramaiteko
Tokiko zerbitzu publikoetan, errezebitzearen mailan, euskararen presentzia segurtatzeko
Tokiko komunikabideekin, euskararen presentzia azkartzeko eta sentsabilizazio papela bat jokatuz, euskararen garrantziari buruz
- mugazgaindiko eskumena, erakunde eramailearentzat, hizkuntz politikari buruz
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09