Artxibak

2013/10/01

I am Basque

« I am Basque » da Agirre Lehendakariak herbestean, erabiltzen zuen erranaldia. Gaur, 2013ko Alderdi Egunaren leloa izan da.

rss Ezagutzera eman
I am Basque

ARGAZKIA JAITSI

Sekulan baino gehiago Euskadi modernitateari lotzen dugu. Gure aldarrikapen nazionala Europa azkarrago eraikuntzarekin bat egiten du. Ortuzar presidenteak zion bezala : «  ez merkatuen eta arrisku primaren Europa, bainan, Europa azkar, zoziala, ongi izaitearen Europa ». Euskadi, Europako aberria, Europa azkarragoa, ainiztasunaz errespetagarriagoa, beraz, batuagoa eta jendeetaz hurbilagoa da.

Aurten, Iparraldeko Alderdikide multxo eder bat, horietarik ainitz berrikitan sartuak EAJ-PNBn, bainan ere Alderdizale edo kuriostasunez etorritakoak, beren igandea Alderdi Egunean pasatu dute. Itxaropen eta mobilizazioaren mezuak entzun dituzte, pesta eta anaitasun giroan. Urkullu Lehendakariak eta Andoni Ortuzar, gure presidenteak irmo agertu dira Euskadi hobeago baten eraikitzeko, bakeari esker eta krisialdia gibelan utziz.

Alderdi Eguna zinez gertakari berezia da, molde bakar bat politika eta pesta uztartzen duena, politika eta anaitasuna, politika eta itxaropena. Toki berezia nun ikusten diren Alderdiaren buruzagiek garagarnoa, sagararnoa edo pintxoak serbitsatzen beren Herri Erakundeen txosnetan !

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP