Artxibak
2013/10/21
Itxaso Atutxa : « Parot Doktrina legez kanpokoa izaitea, albiste ona da »
EAJ-PNBren Bizkai Buru Batzarraren presidenta den Itxaso Atutxarentzat “albiste ona da” Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Parot Dotrina legez kanpokoa dela ebatzi izana.
Atutxak gaineratu duenez, “ETAk burututako erailketak eta bortxazko jardunak erabat gaitzesten ditugu, eta guztiz higuingarri egiten zaizkigu. Ezin dugu ahaztu Parot dotrina izenez ezagutu dugun salbuespen jardun polizialaren mende egon zirenak
kondenatuak izan zirela krimen arbuiagarriak egiteagatik eta giza eskubideen kontra aritzeagatik, bereziki pertsonek bizitzeko duten eskubidearen kontra egiteagatik”.
Dena dela, Euzko Alderdi Jeltzaleak era berean ulertzen du giza eskubideen urraketak “ezin direla giza eskubideen urraketen bidez borrokatu, justiziaren helburua birgizarteratzea baino, mendeku gosea asetzea izango balitz bezala. Horregatik poztu gaitu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eman duen epaia, Espainiako justiziak salbuespen egoeran egin duen jarduna inoiz gainditu behar ez zukeen esparru demokratikora itzultzeko behar den neurri zuzena delakoan”.
Horregatik guztiagatik, EAJk Espainiako Gobernuari eta Estatuan indarrean dagoen sistema judizialari eskatu dio “ gaurkoan eman den epaia onartzea, bereganatzea eta betetzea, horretara derrigortzen duten nazioarteko hitzarmenak betez. Aldi berean exijitzen diegu, premia osoz, gaur Estrasburgon ezagutzera eman den epai judiziala betearazteko behar diren tresnak martxan jartzea, eta gaur indargabetuta geratu den Parot dotrina baino lehenagotik ezarri ziren zigorrak beteak dituzten espetxeratuak aske utz ditzatela ”.
Era berean, EAJk ETAri exijitu dio “ Parot dotrinaren indargabetzearen eragina izango duten presoei Espainiako justiziaren aurrean errekurtsoak aurkeztea baimenduko badie, gainerako presoei askatasun bera eman diezaietela, haiek ere, gizarteratzeko bidea zabalduko dieten neurriak erabil ditzaten, bakea eta hamarkadetako bortxakeria eta izuak eragin dituen ondorio dramatikoekin amaitzea nahi duen herrian ”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09