Artxibak
2013/11/14
« Euskal Herria » herriaren errespetuarentzat
Hauteskunde kartaren berantolaketa biharko kantonamendu berriekin, Iparraldean haserrea sortzeko mamia dauka, gure lurraldearen banaketa ondorio zuzena ekartzen duelako.
Iparraldeko batasuna eta nortasunaren eraso bortitza da, baita ere beraz bere espresio demokratikoarentzat.
EAJ-PNBk galdegiten du edozoin hauteskunde aldaketa « Euskal Herria » herriaren lurraldean oinarritua izan dadin. Hemengo hautetsiek « Herri » honen egitasmoa ordezkatu behar dute Iparraldeko biztanleen eta lurraldearen interesak defenditzeko. Beraz, kantonamendu euskal-biarnes aintzin proiektua, Amikuze, Iholdi, Salbatarre eta Navarrenx-ekin bateratuz, onartezina da, bai Euskaldunentzat, baita ere gure ustez gure lagun Biarnesentzat.
Aldaketa teknokratiko hau baserria eta Baxe Nafarroako bizi guneen logikari eraso bat da ere, EAJ-PNBk galdegiten duelarik berriro Herri Elkargo bakar bat probintzi osoarentzat. Beraz, hauteskunde karta horren erreforma bigarren zigor bat bezala da Baxe Nafarroaren kasuan. Eta hirugarren zigorra ere kontutan hartzen bada legebiltzarreko IV. hautes eremu euskal-biarnesa. Iparralde lurraldearen errealitateari buruz dagoen ikuspundu bateratua zalantzan ezartzen du ere bereziki.
Iparraldeko hautetsiek eta gizarte eragileek mugigabe ezin dute egon mehatxu berri horren aintzinean gure herriarentzat.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09