Artxibak
2013/12/04
Lema Eguna : Zoin ikasketa unibertsitarioak Euskal Herrian ?
Eztabaida horiek segitzeko gogoa emanez, Battitte Sallaberry, Hendaiako auzapezaren agur beroaren ondotik, Jean Michel Larrasquet, erakasle ohiak, Iparraldeko ikerketa eta formakuntza unibertsitarioen balantzea egin du.
Unibertsitate Afrikarra
Afrika motako unibertsitate bat aipatu du, berezitua lehen zikloetan, zerbitzuko lanpostuentzat, goi mailako ikerketa gune batzuekin, hala nola, Iker zentroa euskal ikasketetan berezitua edo ere Zuzenbide Publikoaren ikerketa zentroa. Gerorako, Larrasquet jaunak nahi luke egiazko « egitasmo » bat bultzatua izan dadin, ez Eskaintza unbertsitario zabal baten egiteko ikasleen nahi guziei erantzuteko, baizik eta unibertsitate gune bat, Iparraldeko behar ekonomiko eta zozialeei itzulia, berezitasun prozesu bat goi mailako alor batzuetan tokiko biziari lotuak, lantegi munduarekin, adibidez. « Ez da balio Sorbonne ttipi bat edo MIT bat sortzeko nahia izaitea, Iparraldean ». Bere iparorratza unibertsitate tekonologikoak dira, Compiègne-koa adibidez. Hegoaldearekin lankidetza unibertsitarioak azkartzeko gomita, luzatu dio Itziar Alkorta-ri.
Lan baten bidea
Ikerketa eta Unibertsitateetako Eusko Jaurlaritzaren Sailburu ordeak Euskal Herriko Unibertsitatearen garrantzia orroitarazi du. Aspaldiko leloa : « unibertsitatearekin, herria egin » gaurkoa da oraindik. 1936an, guda zibilaren garaian, Eusko Jaurlaritza berriaren lehen dekretua izan zen Euskal Unibertsitate Publiko baten sortzea, Leizaola sailburuaren eskutik. Gaur, Eusko Autonomi Erkidegoan, 3 unibertsitate daude : lehena publikoa, EHU, Euskal Herriko Unibertsitatea eta beste biga pribatuak, Jesuitek kudeatzen duten Deustuko Unibertsitate ospetsua eta Arrasateko Unibertsitatea, Mondragon Korporaziokoa. Euskal sistema unibertsitario hau gutti gora behera 45 000 ikasle ditu eta emaitza onak ateratzen ditu. Gaur, EHU, munduko lehen 500 unibertsitateetan sailkatua da, Shanghai-ko sailkapenaren arabera. Europako goi mailako formakuntzen ardatz nagusiak finkatzen dituen Bologne-ko prozesua da haien iparorratza. Azken datuen arabera, 2011ko bururatzean, EHUko ikasle batek bataz beste 3.9 hilabete emaiten ditu lehen lan baten aurkitzeko. Enplegu tasa, %77koa zen, Espanian pairatzen duten krisialdi ekonomiko larria bada ere.
Gaindi beharreko trabak
Iparraldetik etorri bi ikasle eta erakasle baten lekukotasunak ukan ditugu. Iparraldeko ikasle batentzat, Hegoaldeko Unibertsitate batean ikastea oso zaila da, traba askoren gatik : egutegi dekalatuak, puntuazio mail ezberdinak Unibertsitate ikasketa batzuetan sartzeko zailtasunak sortzen dutenak, arazo administratiboak, titulazio unibertsitarioko español sistema eraginkortasun gabezia Europakoarekin bat ez baitu egiten … Sailburu ordea eta Hezkuntzako aktore batzuekin jarraitu beharreko solasaldi bat abiatu dute, egoera hau hobetzeko nahian, eskunduntzen eremua mugarekin. Sailburu ordeak lehen engaiamendu bat hartu du, EHUko webgunean, unibertsitate hortan sartzeko baldintzen informazioa sartzea eta hobetzea. Garatu beharreko lankidetza baten abiapuntua.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09