Artxibak

2013/12/10

Milesker Ximun !

Tristeziarekin Ximun Haran-en heriotza jakin dugu. Iparraldearen berrikuntzan osoki engaiatu izan den gizon bat.

rss Ezagutzera eman

Besteak beste, Enbata mugimenduaren bultzatzailea, ospe handiko pilotaria edo ere euskal kantu xaharren bilketa lan bat eraman duena. Bere kuraia, bere determinazioa eta etengabeko lana gatik, Ximun Haran, jende gehienen errespetua irabazi zuen. Guretzat, Iparraldeko Jeltzaleentzat, 80 hamarkadan, EAJ defenditu duen lehen buruzagia izan da, « Ager » hilabetekariaren bidez. Gure Iparraldeko Erakundearen  Zuzendaritzaren lehen presidentea izan da, 1990an. Euskal kultur eta politikaren aintzindari hau etengabe lanean ari izan da euskal berpizkundearen alde. Guretzat erreferente eta gogoeta iturria egonen da.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP