Artxibak
2014/01/09
EAJ-PNBren ihardokitzea atxiloketen ondorioz
Guardia Zibilak atzo arratsaldean Euskadin burutu dituen atxiloketen kariaz, EAJ-PNBk publikoki adierazi nahi du poliziaren eragiketa hau gertatu den egoera eta uneagatik eragiten dion kezka.
Eragiketa susmagarria da gure ustetan, oportunista da eta,horrez gain, guk nahiko genukeena baino abiadura motelagoan doan arren, euskal gizarteak azken aldi honetan eraman duen norabidearen kontrakoa. Eragiketa judiziala baino gehiago, atzo arratsaldean egin dena benetako probokazio politikoa izan da, are gehiago gertatu den unea kontuan harturik. Zergatik atxilotu dira, iragan larunbatean Durangon bide demokratikoetarako urratsa onartzeko agertu ziren pertsonak, Bilbon ETAko presoen eskubideen defentsaren aldeko manifestazioa egin baino 72 ordu lehenago ?
EAJ-PNBk beharrezko eta premiazko jotzen du 180 graduko aldaketa eragitea arlo honetan gauzatzen den eta salbuespeneko legeria oinarri duen kudeaketa judizialean, zein Barne Ministerioaren politiketan eta horiek kudeatzen dituzten pertsonengan. Gaurkoa bezalako jarduerek agerian uzten dute argitasun politikorik eza eta euskal gizarteak duen bake eta bizikidetza nahiarekiko sintoniarik eza. Gainera, mutur bietako sektorerik gogorrenak eta erradikalenak elikatzen dituzte.
Inboluzioa bilatzen ari diren horien aurrean, EAJ-PNVk bortxakeriaren arrakala behin betiko ixteko eta Euskadin bake iraunkorra erdiesteko urratsak ematen ari direnak babesten ditu, eta alde bakarretik hasitako bidetik aldenduko dituzten probokaziotan ez erortzera animatzen ditu.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09