Artxibak
2014/04/30
Iñigo Urkullu, Akitania-Euskadi-ko euro-eskualdearen presidentea
EAJ-PNBk agurtzen du Iñigo Urkullu Euskadiko Lehendakariak Akitania-Euskadi euro eskualdearen presidentzaren kargu hartea.
Hartutako engaiamenduak, bi lurraldeetako eragileen arteko lankidetza indartzeko, Europa hurbilago eta batuagoaren zentzuan dabiltzate. Euro eskualde horrek gaur danik Bidasoaren bi aldeetako euskal eragileen arteko lankidetza bultzatzen du, gure Akitaniako auzo eta lagunekin batera proiektuak eramanez.
EAJ-PNBk sustengatzen du ere egin urratsak euro eskualde hau eguneroko errealitate bat bihurtu dadin, Estadoko mugen oztopoa gaindituz hurbilezko lankidetzak landuz. Euskal euro eskualdearen aintzin proiektu bat da, idekidura eta lankidetza izpiritu berdinarekin. Euskal eragileen arteko lankidetza oraindik gehiago bultzatuko du Akitaniako eragileekin harremanak jarraituz. Gaurko esperientsia beharrezkoa izanen da gerorako.
EAJ-PNBk sustengatzen du ere lobbying lana, Euskal Ya Iparralde Europako trenburdinbide sareari ahal bezain bat laster loturik izaiteko. EAJ-PNBk berresten du Euskal Yaren egiteko anbizioa : ez da egina tren laster bat izaiteko hirigune handienentzat bakarrik, baizik eta, tren bat, ingurumenaz axolatzen dena, oren batean, bataz beste 230km egiten duena, tokiko jendeen adostasunarekin egina, Europako lurralde guzien zerbitzurako, adibidez hemen, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia. Ikusmolde hortan, EAJ-PNBk bere lehentasuna orroitarazten du Iparraldearentzat : gaurko trenburdinbideak hobetu AHTrentzat, irtenbide merkeena, egingarriena eta lasterrena iduri baitu konexio horren egiteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09