Artxibak

2014/05/16

Andoni Ortuzar, Jean Tellechea eta Izaskun Bilbao : « mugarik gabeko Europa batentzat »

Atzo, Baionako bilkura publikoan, Jean Tellechea hautagai jeltzaleak zehaztu ditu zein izan beharko liratekeen PNBren helburuak hurrengo hauteskundeetan. “Europar gizarte-ekonomikoaren beharra erakutsi behar dugu, Euskal Herria eragile oso garrantzitsua izan daitekeela Europa eraikitzean eta; hautagaitza bateratua eta gertukoa daukagula euskal eurolegebiltzarkide baten bidez: Izaskun Bilbao Barandica.

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar, Jean Tellechea eta Izaskun Bilbao : « mugarik gabeko Europa batentzat »

ARGAZKIA JAITSI

Tellecheak ere PNBk proposatzen duen Euskadi aipatu nahi izan du, Iparralde eta Hegoalde bateratuta Europar Batasunean, eta adierazi duenez, “orain arte Europar Batasuna Estatuei begira egon da. Izan ere, egungo joerak ez dira horrelakoak. Motor ekonomikoak eta kulturalak, Euskal Herria bezalako eskualdeak dira. Europar Batasuna berriro birmoldatu behar da, batez ere, estatu txiki batzuen sorrera, gainera, eskualde batzuk baino txikiagoak”. Azkenik, Tellecheak esan du PNBren egitarauak “pertsonen Europaren alde” egiten duela, “gazteentzako enpleguaren Europa, nekazaritzari begira dauden eskualdeen Europa, ekoiraunkorraren Europa eta eskualdeko hizkuntzen Europa” hartzen ditu bere baitan.

Izaskun Bilbao hautagai jeltzaleak, halaber, Euzko Alderdi Jeltzalearen parte-hartzea defendatu du Europan, EAJren eguneroko esfortzua eta lanari esker, europar erakundeek Euskaltzaindia saritu dute, euskararen alde ehun urteetan egindako lanagatik; izan ere, euskara mintzatzen den lurralde guztietan lan egin du eta.

“Euskadi gehiago Europa Berrian esan nahi du, europar erakundeek Euskaltzaindiak euskara hitz egiten den herrialde guztietan sustatzeko egiten duen lana saritzea. Mugarik gabeko Europa eraikitzen laguntzen duelako. Euskadi gehiago Europa Berrian esan nahi du Brusela eta Estrasburgon onartzea estatuek ez dituztela europar hizkuntzak gutxietsi mespretxatu behar. Euskadi gehiago Europa Berrirako esan nahi du tituluak eta ikasketak parekatzeko arazoak kentzea, Itsaso bidezko autobideak sustatzea eta gure euro-erregioko osotasunean ikustea”, amaitu du Bilbaok.

Andoni Ortuzarrek, Euzko Alderdi Jeltzalearen garrantzia nabarmendu nahi izan du, hurrengo Europar Batzordearen presidentea nor izango den aukeratuko delako, eta horretan, EAJk hartuko du parte. “Hauteskunde hauetan, txikiok handiak izango gara. Zergatik? Giltza daukagulako. Europaren ateko giltza daukagu. Lagun zintzoak gara. Euskaldunok betirako lagunak gara. Bizi guztirako lagunak. Horrexegatik euskaldunok lagun onak ditugu Europan. PNB ez dago bakarrik. Milaka gizon eta emakume gara. ALDE Group eta Alderdi Demokrataren gizon eta emakumeak. 83 diputatu eta 31 europar alderdik ALDE Group eta Alderdi Demokrata osatzen dugu. Denok ideologi bera daukagu. Beste Europa bat nahi dugu. Europa hobeago bat. Eta datorren igandean sorpresa handia emango dugu. Batzuk hauteskundeak irabaziko dituztela esango dute; baina giltza guk daukagu. ALDE Group, Alderdi Demokrata eta PNBk, beraien esku izango dute giltza. Eta orduan bai. Kriston indarra edukiko dugu beste Europa bat eraikitzeko”.

 

 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP