Artxibak

2014/05/22

Behar gorri bat : mugikortasuna hobetu !

Garraioen Europak Estadoen arteko mugen oztopoak kendu nahi ditu pertsona eta ondasunak libreki mugitzeko gisan. Transeuropako sareek helburutzat daukate Europako herrialdeak eta sare nazionalak bateratzea, azpiegitura moderno eta eraginkorrei esker.

rss Ezagutzera eman
Behar gorri bat : mugikortasuna hobetu !

ARGAZKIA JAITSI

TransEuropako sareek hiru alor unkitzen dituzte : garraioa, energia eta telekomunikazioak.

Garraio sistemaren saturazioak urtero PIBren %1en kostua du, erran nahi baita, Europar Batasunaren urteko aurrekontua. Garraio eta logistikaren kostuak lantegien lehiakortasuna gaizkitzen dute. Garraioen onartezin papela aldaketa klimatikoari buruz, energi karbonen menpekotasunari zor diegu. Garraioak behar energikoen %96ª betetzen du, jakinez itur energikoak gero ta eskasagoak direla eta egoera zaileko herri ainitzetan kokatuak direla. Gaurko energien kontsumazio mailak jasangarri ezinak dira. Galileo mugitzeko sistema europarrak, bermatu behar digu Europako garraioen sekuritate eta eraginkortasun handiago bat

Beraz, garraioa lehiakortasunaren gako erabakigarri bat da ere. Garapenean dagoen alor bat da ere. Garraioen industriak 10 milioi jende enplegatzen ditu, enplegu orokorreko % 4.5ª eta PIB orokorraren %4.6ª

EAJ-PNBrentzat beharrekoa da :

- garraioaren logiko batetik mugikortasunaren batetara pasatzea, garraio sistemen kudeaketan : zerbitzuen kalitatea, kostuak, iraunkortasuna. Jendeen mugitzeko eta eguneroko beharretaz abiatu behar da  : lana, agusagailuak, salmentetan erosketak …

Bilbao adibide bat izan daiteke. Han ibilgailua, ibiltze orokorren %10ekoa da. Besteak dira garraio mota ezberdinen loturak : oinez ibiltzea, txirrindularekin, beste “ibiltze goxoak”, tranvia, autobusak, metroa edo hurbilezko trenen artean.

- burdinbidea bultzatzea egingarri moldean, gaurko sareekin lan eginez, Iparraldean bezala, baliagarri direlarik. Burdinbideak, ibilgailua baino 26 aldiz energi guttiago baliatzen du

- zeru bakarraren egitasmoa garatzea, aireko espazioa ahal bezain bat ongi baliatzeko

- itsas autopistak garatzea itsas-ontzi segurragorekin

- ikerketak garatzea motorre garbiak eta ibilgailu zorrotzak sortzeko edo hobetzeko

- Iparraldeko ibilbideen plangintza bat egitea, Europako eta Frantziako araudietatik abiatuz eta mail ezberdinetan : hirien barnean, hirien eta hiri bazterreko guneen artean, baserriko biziguneetan eta haien arteko loturekin, ibilbideak kostalde eta barnekaldearen artean eta auzoguneekin harremanak ere. Azpiegituren hobekuntza ere : Miarritze eta Hondarribiko aireportuen harremana, Baiona eta Pasaiako portuen arteko harremana …

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP