Artxibak
2014/05/22
Hezkuntza : mugikortasuna eta tokiko garapena
Hezkuntza ezagupenaren hiruki bat da, ikerketa eta berrikuntzarekin. Kalitatezko lehiakortasuna hiruki horren menpe da.
Hezkuntza eta ezagupena hazkunde zorrotz eta jasangarri baten oinarria da. Zaila izanen da berrikuntzan izaitea ez badugu egiturarik goi mailako ikerlarien jinarazteko. Kalitatezko ikerlarien ukaitea berrikuntzarako posible da bakarrik kaliatezko unibertsitateekin.
Berrikuntza, ikerketa, sorkuntza, hezkuntzaren goi mailako kalitatea, lehiakortasuna, mugikortasuna, hezkuntza-lantegien arteko harremana, enpresa sorkuntzarako nahiaren bultzapena eta lantegien sorkuntza erronka nagusiak dira, bereziki, ikasle gazteentzat.
Europar programa berri batzu, Erasmus + edo Horizon 2020 programak bezala goi mailakotasuna bultzatzen dute hezkuntza alorrean harreman azkartuekin, alde batetik, unibertsitate, lanbide heziketarako zentroen eta bestaldetik, lantegien artean. Europar Batasunak badaki hezkuntza sistema eta lan merkatuaren arteko ziloa tapatu behar dela.
Iparraldean, EAJ-PNBk nahi du :
- Europar finantzaketa bat tokiko berrikuntza sareen sustengatzeko
- Mugazgaindiko unibertsitate polo baten sorkuntza bultzatu gure lurraldearen beharrei erantzunez, formakuntza moldatu batzuekin
- Unibertsitate eta goi mailako formakuntzen kontseilu baten sortzea bultzatu egitasmo hori gauzatzeko. Guttienez, bil lezazke Hautetsi Kontseiluen arduradunak, bainan ere goi mailako hezkuntzaren munduko eta ekonomia edo gizarte mailako eragileak
- Ikasle gazteen mugikortasuna bultzatu, Europar baxoak berdinduz, ekibalentzia berrien sortzeko eta beste Europako herrien unibertsitateetan errexago sartzeko gisan
- Helburu bat jarraitu : bizi guzirako aktiboen formakuntza jarraikia hobekiago bermatu
- Erasmus + programen barnean, master-etan sartzea erretxea nahi duten ikasleentzat beren kredituentzat, berme fondo bat sortuz,
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09