Artxibak

2014/05/23

Nun da Europar Defentsa, Ukrainian ?

Europarrek ez dute Defentsa amankomun indartsu bat. OTANen barnean mugitzen dira, Amerikarren menpean edo Estado bakotxak bere ekimen bereziak bultzatuz, Frantziak egin duen bezala, Mali herrian. Eskema zaharkituetan gelditzen gira.

rss Ezagutzera eman
Nun da Europar Defentsa, Ukrainian ?

ARGAZKIA JAITSI

Nazio Batuen Antolakuntzan (NBA) ez da Europar Batasunik. NBAren Sekuritate Kontseiluaren arduradunak dira, munduko bigarren gerlaren irabazle handiak. Horietan, Errusia. Beraz, Ukrainiako kasuan, Errusiak dena blokatzen du.

Gaur, mundu ainitza batean gira, eta hortan, Europar Batasunak bere Defentsarako gaitasun berezia eta azkarra ukan behar du. Atzerriko Gaien eta Sekuritate Politikarako Europar Batasunaren Goi Mailako Ordezkaritza-ren sortzea aintzinamendu bat da Atzerriko Sailburuen arteko koordinazioan. Bateratze prozesu hori jarraitu behar da,  Europar Batasunak bere interesak eta Giza Eskubideak defenda zezan.

Ukrainiako gatazka adibide argia da. Ukrainiak Europar Batasunarekin lankidetza nahi du eta Europar Batasunak Ukariniarekin lankidetza nahi du ere. Erruso-Europako eragin gunean izanez, Ukrainiak ez du Europako herri bat interesatzen bakarrik, baizik eta Europar guziak. Asiari begira diren Amerikarrak ez dute interesik gatazka honetan. Errusia-ekialdeko gune handiaren egitasmoa daukan Vladimir Putin-ek gaurko Europarren ahultasunaz baliatzen da. Egiazko Europar Defentsa batek bere erasoen gogoak apal lezazke.

Diru erronka bat da ere. Barne bake egoera batean, nehork ez du pentsatzen Europarren arteko gatazka armatuak izan daitezkela. Horrek gaurko Gudaroste nazional bakotxen papela galdezkatzen du. 2014, Frantzian, Defentsaren aurrekontua, Estadoaren bigarrena da, Hezkunde Nazionalaren gibelean, 39 miliar euro-rekin. Egiazko gogoeta bat egitekoa da, baliabideak molde ezberdinez banatzeko, zehaztuz zer egon behar den Estado mailetan eta zer bateratu Europa mailan, norabide argi eta indartsuekin.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP