Artxibak

2014/05/23

Euskara, gerorako indarra

Hizkuntz guziak eta beren mundu kulturala duintasun berdina daukate. Bakotxaren nortasuna onartzea, giza harremanetarako baikorra da Europar Batasunarentzat.

rss Ezagutzera eman

Oinarrizko proiektu bat da elkarbizitza sustatzeko jendeen eta herrien artean. Errepublika frantsesak hizkuntz ainiztasunaren baikortasuna onartu behar du. Berarentzat, ainiztasuna = banaketa. Ez du sentsibilitaterik, ingurumen bereziak, kontutan hartzeko, izan daitezen kulturalak edo beste, lotura edo atxikimendu sentimenduak osatzen dituztenak. Adibidez, Hizkuntz eskubideak ez ditu onartzen. Frantsesa da, hizkuntz amankomuna bezala, elgarbizitzarako bidea, komunikazioa ahalbideratzen duelako pertsonen artean. Ikusmolde oso laburra eta hertsia, testuinguru europar eleainitza honetan. 

EAJ-PNBrentzat,

- euskara eta euskal kulturaren promozioa garapen pertsonalaren iturria da, nortasun humano kulturainitzaren elementu bezala, guttienez, euskara-gaztelera edo euskara-frantsesa. Batzuentzat, norberaren barneko errespetua eta bere baitako konfiantsa azkarrago baten elementua ere, burraso eta etxeko hizkuntzaren onartze eta sustapenarekin.

- Kultur mundu berezia, euskararekin osatua, kultur aberastasunaren iturria da ere. Euskarak eta bere mundu kulturalak emaiten duten atsegina aldaezina da, bertsolaritzan, idazkietan edo kantuetan adibidez.

- Kohesio kulturaren gako bat da ere, elgarrekin egiteko, sortzeko, elgarrekin geroa eraikitzeko hainbat talde ekimenetan. Adibidez : Garapen Kontseiluan parte hartze handia, Iparraldeko geroaz, gogoetak eramaiteko.

- Euskara eta Euskal kultura garapen ekonomikoaren indargune bat da ere. Atxikimendu edo lotura sentimendu elementu bezala, bertokiratzea bultzatzen ditu hainbat pertsona aktiboen baitan, herrian enpresen sortzeko edo bereganatzeko, kadro bezala, bere esperiensia ekartzeko, … Iparraldea, nazioartean ikusgarri izaiteko elementu bat da ere, euskarak irudi berezia eta nortasun berezia erakusten baititu. Beraz, euskara erakargarritasunari lotua da ere.

Beraz, Euskara eta bere mundu kulturala lurralde honen ezinbesteko indargunea da.

Iparraldeak Eusko Autonomi Erkidegoko hizkuntz politikaren pareko bat izan behar du. Han, 20 urtez, 1991tik 2011a arte, 180 000 hiztun euskaldun irabazi dituzte, 419 000 Euskaldunetatik 600 000 Euskaldunetarat pasatuz, Herri biztanle orokorreko %24.1etik %32rat. Gazteak adinetako jendeak baino euskaldunagoak dira. 16-24 urte arteko gazteen %60a euskaldunak dira, 65 urte baino gehiago dutenak %23.3a direlarik. Iparraldean, egiazko hizkuntz politikarik gabe, 28 000etatik 26 000etarat pasatu gira, 1996tik 2011 artean, %31etatik, %23.9rat pasatuz. 2011an, 16-24 urte artekoen %17.6ak baizik ez dira euskaldunak, 65 urte baino dutenetan, %30.6etan direlarik.

 

EAJ-PNBk nahi du :

- Euskararen lurralde estatutu bat Iparraldean, Europar Batasunak sustengaturik, euskara indartzeko Iparraldean, Hegoaldean bezala

- Eskualde eta Guttitu Hizkuntzen EuroKartaren berrestapena egiazko aplikapen batekin

- Euskararen ofizialtasuna, Europar Batasunean euskararen Lurralde Estatutuaren sustengua errexteko

- Europar Batasun nahikorrago bat, Hizkuntz Eskubide Eurokartaren baimentzearekin, Europako Hizkuntzen Mapa Funkzionala bat eginez, hizkuntz ainiztasuna bermatzeko Estadoko administrazioetan, hezkuntz sistemetan, eta komunikabideetan

 

 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP