Artxibak
2014/05/23
Europa baten beharra diru krisialdi berri baten kontra
Mendebaldeko banku handiek hainbeste bizi dira elgarren arteko menpe, maila handi batzuekin, nun Lehman Brothers bezalako bankuen desagertzeak neurri gabeko ondorioak dakar.
Desegin bankuaren gandik ukan beharreko dirua galtzen duten beste bankoek ere kenka txarrean sartzen dira, haiek ere eta abar beste bankuekin. Diru galtzeen maila hain handia bilakatzen da nun berme sistemek ere zailtasunean diren. Mota hortako krisiek, arrisku sistemiko bankuekin, sistema orokorra kolokan ezartzen dute, ez dutelarik espekulazio handien mozkinen ondorio arriskagarriak menperatzen eta horiekin, desegiteko arrisku handitua.
Bizi dugun krisialdia, hain dorpea da, nun ez giren mugiezinik egoiten ahal. Hartu beharreko neurriak ez dira gehiago utopistak, diruko mundua berriz lehen lehenik baliagarri izan dadin egiazko ekoizpen lantegiekin.
Nazioarteko “ diru erraldoi ” horien parean, Europako herri bakartu batek ezin du eraginkor izan, hobekienik bere herriko bankuentzat neurriak hartzen ahalko lituzkeelako eta oraindik « arrisku sistemiko » bere herriko bankoek mugak aspalditik gaindituak eta, zainketa podere mugatu batekin geldi litaike. Guttienez, bakarrik, Europar Batasuna mailako erakunde batek zainketa araudi zorrotzak zinez gauzatzen ahal ditu banko handi horien zaintzeko eta diru espekulazio diru iturri nagusiak agortzeko.
EAJ-PNBrentzat, beharrezkoa da Europa eta mundu mailan lanean hartzea, guttienez :
- bankoen zainketa araudiak xutik ezartzeko, adibidez, erreserba fondeen tasa eraginkorrak segurtatuz
- paradisu fiskalak ezeztatzeko
- fiskalitate iruzur handien kontra borrokatzeko
- edozoin motako iruzurren kontra borrokatzeko
- zerga sistemak berdinduz, bereziki, lantegien zerga, espekulazio mugimenduen aurka
- Europako zerga diru mugimenduei buruz
Hor ere, Europako gabezia agertzen da, Estadoen adostasuna beharrezkoa delako. Adibidez, bakarrik, 11 herriek diru mugimenduei buruzko Europako zerga onartu dute. Espekulazio iharduera handiko herriek ez dute horrelako neurririk nahi. Europa federal bat, Europar Legebiltzar burujabe batekin, gai hortan, ezinbestekoa da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09