Artxibak
2014/06/04
Milesker !
EAJ-PNBk eskertzen ditu bereziki Euskadi Europan zerrendarentzat bozkatu duten hautesleak.7172 boz eskuratzen ditugu Iparraldean (2009ari konparatuz 4071 boz gehiago !).
Lurralde historikoen arabera, Lapurdin, 5376 boz lortzen ditugu, bozketen %6.60a, Baxe Nafarroan, 1372 boz, bozketen %12.32a eta Xiberoan, 424 boz, bozketen, % 7.97a. Emaitza hori lortzen dugu arazo batzu izan badira ere, bereziki Donibane Lohitzun eta Hendaia aldeetan. Kasu batzutan, gure bozkatzeko dokumentoak ez dira helaraziak izan. Bestalde, herritar batzuek ez dute ezer ukan ere beren etxeetan !
EAJ-PNB lehen indar politikoa da Eusko Autonomi Erkidegoa eta 7 lurralde historikoetan. Bere helburu nagusia betetzen du : Izaskun Bilbao, gure eurodeputatuaren berhautaketa, koalizio baten barnean, indar katalan, galiziar edo kanariekin. Euskal Herriko herritarren interesen aldeko lan kartsua jarraituko du.
Erakusten dugu posible dela nortasun baikor bat defenditzea, bazterkeriarik gabe, bere nortasuna aldarrikatuz eta besteei idekiz, pertsona bakotxa kontutan hartuz eta erabakitze podere hurbil eta eraginkorra galdeginez. Ez gira arazo bat, bainan bai aterabide bat eskuin muturreko ideologi baztertzailearen aintzinean.
Haserre botuak herrirar ainitzen egoera txarra adieratzen du, podere urrun eta ahularen parean. Idekitzen den eztabaida lurralde aldaketari buruz jorratu beharreko gaia da egun batez podere hurbil eta eraginkor baten berreskuratzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09