Artxibak
2014/06/04
Tokiko podere indartsuentzat !
EAJ-PNBk lurralde aldaketaren erronkei buruzko eztabaida galdegiten du. Mendebaldeko herri garatuak tokiko podere indartsuetan oinarrituak dira (Estado Batuak, herri eskandinavoak, Zuiza, Alemania …). Frantzia beregitea, Pariseko Presidentziaren bulegotik egiteko molde zaharkitua da. Frantziako zentralismo gaindituaren keinua.
EAJ-PNBk salatzen du mito teknokratikoa, baldintzatzen delarik herrialde baten indarra bere neurri handiari. Gure herri auzo guzietan, Alemania barne, “ herrialde ttipiak ” eta “ herrialde handiak ” elgarrekin bizi dira, ardura emaitza ekonomiko hobeagorekin herrialde ttipientzat (iturria, Eurostat).
EAJ-PNBk galdegiten du lehen lehenik, tokiko podereek eskumen eta lotutako baliabideak askoz handiagoak izan daitezen, Europako auzo herrialdeen heinetan izaiteko.
EAJ-PNB sinplifikazioaren eztabaidari buruz idekia da, bi lehentasunekin : eskumenak argitzea eta antolaketa hobetzea zinezko diruak irabazteko eta neurri gabeko gastuak kentzeko.
EAJ-PNBk galdegiten du prozesu bat abiatua izan dadin Iparraldearentzat, herrialde mailako Lurralde Elkargo berezi baten gana joanez. EAJ-PNBk neurriaren zergatia aintzinetik baztertzen du proiektu horren aurka baliatua bada. Mugazgaindiko kokapena eta bereziki gure nortasuna gure indargune nagusia daukagu, beste lurralde kulturakal bezala.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09