Artxibak

2014/07/09

Ikurriña, Uztailaren 14eko bandera !

Eta bai, Uztailaren 14a egun berezia da ere Euskal Herrian !

rss Ezagutzera eman
Ikurriña, Uztailaren 14eko bandera !

ARGAZKIA JAITSI

Ikurriña, euskal banderaren lehen agerpen publikoarena, 1894ko Uztailaren 14an, Bilbon, Euskeldun Batzokija-ren balkoian, EAJ-PNB-ren sortzaileen elkartean. Oraindik, Bizkaitar bandera berezi bat baizik etzen, Arana anaiek sortu zutena, urte bat berantago Sabino sortzen zuelarik EAJ-PNB. Bandera hori laster arrakasta gaitza lortu zuen Euskaldun guzien bandera nazionala eta/edo kulturala bilakatuz.

Ikur bateratzaile horren Alderdi bultzatzaile bezala, EAJ-PNBk atseginekin ospatzen du denen ikurriña, izpiritu bateratzaile, anaigarri eta alaian. Hitzordua, Uztailaren 14an, astelehenean, eguerditan, Larrun gainean, Iparraldea, Nafarroa eta Eusko Autonomi Erkidegoaren bidegurutzean.

Egitarauan : mintina, dantzak, bazkaria, kantuak eta umore ona. Izenen hartzeko eta argibide gehigarrientzat : egin 05.59.46.15.34 edo contact@eaj-pnb.eu

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP