Artxibak

2014/07/21

Herrialde handiak, eraginkortasun gutti

EAJ-PNBk pentsatzen du Eliseotik etorritako herrialde mugen aldaketa zinez korropilatsua dela. Akitania-Poitou Charentes-Limousin herrialde erraldoiaren sorrera horren adibide argia da.

rss Ezagutzera eman

Presidentearen lagunen arteko konponbideak laster egin dute posible, etengabe mugen aldaketa ezagutu duen herrialde berri baten sorrera. Tulle-ko auzapezak eta Alain Rousset, Charentes-ren aldekoa, partida hau irabazi dute. Akitania Midi-Pireneoarekin bat egiteko zaleak galtzaile atera dira funtsezko zergatirik ukan gabe.

EAJ-PNBk moldaketa teknokratiko hau deitoratzen du, biztanleak kontutan hartu gabe eta kontsultarik gabe. Tokiko demokraziaren mespretsua erakutsi dute.

EAJ-PNBk etengabe neurri handiaren mitoa salatu du, aberastasun gako bat bezala, aurrekontua biztanleka berdin egonen delarik, gero ta lankidetza gehiago beharko direlarik egin, elgarrekin lan egiteko beharturik izanez. « big is beautifull » ametskeri bat baizik ez da.

EAJ-PNBk deitoratzen du mugazko lurraldeak lan egiten dutenak auzo aleman, belgikar, zuizar, italiar edo « español »ekin kontutan hartuak ez izanak. EAJ-PNBk Frantziako ikuspegi hertsian erortzea salatzen du. Hurbilezko harreman kultural eta historikoak mugazgaindiko biztanleen hurbilketa ahalbideratzen dituzte, sortuz proiektuak egiteko nahia, elgarrekin eraikiz, bereziki, Euskal Herrian bezala.

EAJ-PNBk lurralde aldaketaren alde agertzen da, « elgarrekin lan egiteko » nahian oinarrituz. Nahikeri hori gehienez irizpide geografiko edo/eta kulturaletan oinarritzen da. Mugikortasuna, garraioa, etxebizitza, zerbitzuak, garapen ekonomikoa bezalako gaiak aipatzeko, ezinbestekoa da bizigune berdinean izaitea, hiriguneen edo hiri sareen erakargarritasunean izaitea. Nortasunak irudi azkarra ere emaiten du, erakargarritasun azkarrarekin turismo alorrean, ekonomian, artisauan eta laborarien mozkinetan. Mobilizazio, anbizio eta dinamismoaren gako bat da ere, lurralde batentzat.

Egiazko sistema demokratiko batean, horrelako aldaketa bat egina izan behar zen lankidetzan hautetsiekin, lurralde eta biztanleen interesak bermatuz. Estadotik inposatua izanez, mesfidantza sortu du, gerorako arrakasta zalantzan ezarriz. Horrelako aldaketa, bereziki Akitanian, ez gaitu galarazi behar eta urrundu helburu nagusiaz : Erakunde berezi bat lortzea Iparraldearentzat.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP