Artxibak

2014/09/19

Andoni Ortuzar: “ Eskoziarrek erabakitzeko eskubidea egikaritu dute, eta hori da euskal hiritarrok galdegiten duguna "

EAJ-PNBren Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak balorazio ona egin du Edinburgotik,atzokoan Eskoziak ospatu zuen erreferendumaren inguruan. Galdeketan "Ezetza" nagusi irten dela ikusirik, Ortuzarrek esan du erreferenduma bera "demokraziaren eta normaltasunaren jaia" izan dela. Konparaketak egin ditu Eusko Autonomi Erkidegoan, abiatu prozesuarekin. Euskal estatu berri bati buruzko adostasun zabal bat lortu behar da 2015erako.

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar: “ Eskoziarrek erabakitzeko eskubidea egikaritu dute, eta hori da euskal hiritarrok galdegiten duguna

ARGAZKIA JAITSI

 " Balorazioa positiboa da eskoziarrek nahi izan dutena erabaki ahal izan dutelako. Garrantzitsuena, funtsezkoena izan da haiek izan direla, haiek eta beste inor gehiago, ez ingelesak ezta galesak ere; eskoziar gizon eta emakumeak izan dira kopuru handian bozkatzera joan direnak eta beren etorkizuna erabaki dutenak. Eta hori da euskal gizon eta emakumeontzat eskatzen ari girena: gure etorkizuna guk geuk erabaki ahal izatea. Horregatik, atzoko eguneko garrantzitsuena, emaitzaz aparte, eta Euskaditik ikusita, etorkizuna askatasunez erabaki ahal izan duen herri baten jardun demokratikoa izan da, inolako mugarik gabe eta gobernu ezberdinen arteko akordioa bide. Horixe da guk Euskadin  laster indarrean ikusi nahiko genukeen irudia ”, baieztatu du Ortuzarrek. Jeltzaleen buruak era berean esan  du " Ezetzaren" garaipenak ez dituela "euskal asmoak eta helburuak" kaltetzen, " guk gure bide propioa dugulako, burujabetzarako euskal bidea daukagu, gatazka historikoa konpontzeko; eta une honetan eskoziar auzian garrantzitsua dena da  guk defendatzen dugun eredua dela. EAJk ez zuen abiada bizkortuko "Baietzak" irabazi izan balu, baina era berean ez gaitu geldiaraziko "Ezetzak" irabazi izanak."

Ortuzarrek Mariano Rajoy espainiar presidenteari erantzun dio  " Gaur goizean oso denbora laburrean oso presidente ezberdinen adierazpen eta balorazioak entzun ditugu. Bata, David Cameron britainiar presidentearena, eskoziar herriaren ahotsa entzun eta gero, hilabete gutxiren buruan Eskoziak eskuduntza gehiago izango dituela esanez, hau da, duela 300 urte zituen botereak itzuli egingo zaizkiola, erreforma bat martxan jarriko dela Erresuma Batuak bere estatu eredua alda dezan, ez soilik Eskoziarentzat baizik eta baita Gales eta Ingalaterrarentzat ere. Eta gero, apurtxo bat geroago, Rajoyri entzun diogu juxtu kontrakoa esaten. Rajoy-k ez du hemen gertatu denaren erdia ere ulertu. Rajoy-k ez du errealitatea ikusi. Egia bakarra esan du adierazpena egin duen minutu eta erdian, lehen hitzak esan dituenean "Eskoziarrek erabaki egin dute". Bai, hala da, hori da garrantzitsuena, eskoziarrek erabaki egin dute. Zergatik ezin izango dugu euskal edo catalunyar hiritarrok erabakiko? Hori da guk nahi duguna. Gero, herriak esango du Bai ala Ez, edo berak nahi duen autogobernua zein den esango du, baina garrantzitsuena da erabaki ahal izatea, eta hori da  Rajoy jaunari buruan sartzen ez zaiona" esan du.

Era berean, Ortuzarrek deitoratu du Rajoy Eskoziara bidaiatu ez izana. "Etorri izan balitz, beldurrak uxatuko zituen eta demokrazia lezioak ikasiko zituen. Catalunyar, euskal edo eskoziar auzien arteko ezberdintasuna ez dago Edinburgo, Bartzelona edo Gasteizen artean, baizik eta London eta Madrilen artean dagoen ezberdintasunean".

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP