Artxibak

2014/09/23

Eskoziarretaz inspira gaitezen !

Prentsaurreko batean, goiz huntan, Baionan, Txaro Goikolea, EAJ-PNBko Herrialde presidenteak erran du : « sartze politiko berezi bat da Eskoziako erreferendumaren eredu demokratikoarekin ».

rss Ezagutzera eman

Aktualitate horri begira, Dani Camblong, EAJ-PNBko bozeramaileak zehaztu du : « Lema Eguna mintzaldi-eztabaida antolatzen dugu, heldu den Buruilaren 27an, larunbatean, gai horrekilan : « Eskoziarrak, Katalanak eta Euskaldunak beren geroa erabakitzen, tokiko jendeekin, Jordi Vera Katalana edo Izaskun Bilbao, EAJ-PNBko eurodeputatua eta EuskoLegebiltzarraren presidentea, 2005etik 2009a arte ». Euskaldunek hurbiletik jarraitzen dute zer gertatzen den Eskozian edo Katalunian. Estatutu politiko berri bat orain eztabaidatua da Eusko Legebiltzarrean eta adostasun ahal bezain zabal bat lortu behar da 2015rako. Eskoziarren eredua miresten da, hitzarmen bat lortu nahi baita Espaniako Gobernu zentralarekin. Prozesu hau burutuko da Eusko Autonomi Erkidegoko herritarren kontsulta batekin.

Anartean, Gaxuxa Elhorga-Dargains, herrialde idazkaria eta Donibane Lohitzuneko herri kontseilariak orroitarazi du, Alderdi Eguna, igande huntako hitzordu nagusia. « aurten, duela 120 urteko ikurriñaren lehen agertze publikoa Bilbon, ospatzen dugu. Gaur, Euskaldun guzien bandera da, bakotxa bere erran nahia emanez. Jai handi hau milaka eta milaka pertsonak biltzen ditu, Alderdikideak, Alderdizaleak, bainan ere hitzordu berezi hortaz kurios direnak. Bere bizian, Alderdi Eguna bederen behin ezagutua izan behar da ! ». Hitzordu bat kementsugarria, ondoko hitzordu politikoak ahal bezain bat ongi bizitzeko, bereziki Estatutu emankor batekin Euskal Autonomi Erkidegoarentzat. Berak inpira dezan ere Iparraldeko eragile publikoak !

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP