Artxibak

2014/09/29

Izaskun Bilbao Barandica : « Europa, blokeoaren konpontzailea »

Eskozia, Katalunya eta Euskadiren geroa eztabaidatuak ziren azken Lema Egunean, Buruilaren 27an antolatua, Donibane Lohitzunen, Ducontenia gelan. Parada bat ikusmolde aberatsen trukatzeko.

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbao Barandica : « Europa, blokeoaren konpontzailea »

ARGAZKIA JAITSI

Lurralde bakotxak egoera nahiko ezberdinak bizi ditu. « Eskoziak ezetza bozkatu du independentziari buruzko erreferendumean, joan den Buruilaren 18an, baina buruzagi eta aztertzaile ainitzentzat, prozesu geldiezin bat abiatua da eta Eskoziaren independentzia gertatuko da goiz ala berant » aldarrikatu du Gérard Guillemot, Alderdi Bretoiaren Idazkari Nagusiak, anaitasun keltiko baten seinalean. Egoera orokorra nahiko lasaia da. « Eskozia beti nazio bezala onartua izan da. Margaret Thatcher-ek ere jarrera gogorra hartu bazuen ere etzuen ukatu errealitate historiko hori. Bainan bere politika ultra-liberala eta kontserbadoreak aldarrikapen autonomista bultzatu zuen Eskozia askoz izpiritu berdintsu batean. Luzaz, Eskoziak bere egoera onartu zuen, bereziki XIX. mendean, Britaniako aberastasunean parte hartuz, industrializazioaren garaian eta inperioaren osaketan » azaldu du Gérard Guillemot-ek, historialaria formakuntzaz eta lanaz ere.

« ilegalitatean sartuko gira, bainan ez dakigu oraindik noiz »

Jordi Vera, CDC Alderdiko presidente Katalana, Ipar Katalunian, Hego Kataluniako egoera zailago bat deitoratzen du. « Artur Mas gure Lehendakariak gaur kontsultari buruzko dekretu bat izenpetu du Kataluniako geroari begira. Akto oso zaila da haustura demokratiko punduan ekartzen baigaitu Madril ez bada mugitzen Kataluniari buruz ».  Ilegalitateko bidean sartzeko arriskuari buruz, Jordi Vera-k erantzun du : « Madrileko paretaren aintzinean, ez dugu hauturik. Arduradun politiko bezala, mugimendu hori bideratu behar dugu. Badakigu ilegalitatean sartuko girela, bainan ez dakigu oraindik noiz ».

Heldu den Azaroaren 09rako, kontsultari buruz, Jordi Verak dio : « Katalan herrietako %95ek ados dira kontsultaren antolatzeko beren herrietan. Mugimendu indar horren ikurra : Badalona, 3. herri katalana, Bartzelonako herri inguruan kokatua eta kudeatua auzapez PP baten eskutik. 9 hautetsi zozialistek beren Alderdiaren agindua ez dute bete eta posible egin dute gehiengo bat kontsulta horren antolatzeko. Berkonposizio politiko nagusian gaude. »

« Duintasun katalanen gaia »

Katalanen berekoikeriaren ideiari buruz, Jordi Vera-k erantzun du dudarik gabe : « lehenik, duintasun gaia da. 2006an gure Estatuak ukan dituen ukazioekin, hainbeste zangopilatuak izan gira, nun Espaniako haustura jarraiki bat iragan den buruetan. Bixtan da, pentsatzen dugu indar aski izaitea, Katalunia, independentea bilaka dadin, bainan ez da hori su piztegilea. Ez gira nortasun eskema batean baizik eta mugimendu zibiko batean. Hainbat jendek diote egitasmo independentista hobeagoa izanen dela beren geroa eta beren haurrekoenarentzat. Tokiko telebista batean, amatxi bat Andaluziatik etorria Katalanez elekatzen ez duena azpimarratzen zuen independentziaren alde bozkatu zuela beren haur ttipi katalanentzat. Oso unkigarria ! ».

« Mundializazio eta Europar Batasunaren baitan egoiten gira »

Europako zatiketa arriskuaren aintzinean, Gérard Guillemot-k dio : « bixtan dena ezetz, mundializazioan gelditzen gira eta gaur baino Europa federal batuago bat nahi dugu. SNP Alderdi Europazalea da. Besteekin beste harreman mota bat nahi dugu bainan ez gure xokoan egoiteko, bide bazterrean. Gehiago dena, ikusiz frantses arduradun politikoek nola onartzen duten frantses eredu zentralizatua, aberastasunak toki hertsi batean kokatzen dituena, ez dira sisnesgarriak akusazio hortan ».

« Ez dugu ibai baten uholdea gelditzen ahal »

Izaskun Bilbao Barandica, EAJ-PNBko eurodeputatu eta ALDEko Lehendakari ordeak, Europar Parlamentuko Liberal eta Demokraten taldekoa hurbiletik jarraitu ditu ekarpen ezberdinak. « Auzitegi Konstituzionalak Ibarretxe Lehendakariak proposatu kontsulta legearen ilegaltasuna adierazi zuen, Konstituzio ikuspegi hertsi bat hartuz. Aitortu behar dut pixka bat beldur naizela ikustea zer gertatzen den Katalunian. Nola zain dezakegu mugimendu hori muturkeririk ez daiten gerta ? ». Jordi Vera-k erantzun dio : « irabaztea behartua gaude, bainan ezin da gaurko dinamika oztopatu. Ezin da ibai batean uholdea gelditu ! ».

Berrikuntza euskal estatutuarentzat

Izaskun Bilbao Barandica-rentzat, euskal estatutu berri baten negoziaketa aldaketa politiko baten garaian da, nun « mundializazioak, konzeptuak historiaren artxiboetan ezartzen dituen. Europa federalaren eraikuntzan Estado Nazioa konzeptua krisi larrian da bainan ere uztarketa berri bat egin behar da nortasuna eta hiritartasunaren artean. Berrikuntzan izan behar gira. Saiatuko gira Kontzertu Ekonomikoaren sistema orokortzea eskema berri batetarat heltzeko burujabetza banatu batean. Erranaldiaren arabera : ez inposatu eta ez debekatu, Euskadi Estado Españolaren hein berean litaike, euskal aberri bat onartua Europa batean ».  Eskozia da ere jarraitu beharreko eredua. Hitzarmen bat nahi dugu Gobernu españolarekin, bainan betirako ukazioan egoiten bada, « Europari galdeginen diogu bere papela jokatzea eta egoera korropilatsua aldatzea. Eskubide demokratiko berdinen bermea izan behar da ».

 

 

 

 

 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP