Artxibak

2014/10/01

EAJ-PNB idekia Estadoaren proposamenari

Adostasun zabal bat bada gaurko delako pays « Pays basque » egitura higatua dagoela eta Iparraldearen kudeantzak ezinbesteko aldaketa bat behar duela. Ayrault/Valls Gobernuaren ezetz borrobila jasan, tokiko hautetsi gehienek sustengatzen zuten Iparraldeko Lurralde Elkargoari buruz, Pirineo Atlantikako prefetak bide instituzional ezberdinak aurkeztu ditu lurralde aldaketaren baitan, joan den Ekainaren 27an, Hautetsien Kontseiluan.

rss Ezagutzera eman

EAJ-PNBk Iparraldeko Lurralde Elkargoari bere atxikimendua berresten du, gure beharrei hobekiegi moldatua den egitura instituzionala delako. EAJ-PNB idekia da aztertzeko helburu hortaz hurbil diren aterabideak.

Guttienezko erakunde baldintzak ezinbestekoak dira : ejekutibo bat erantzule demokratikoko hautatu Biltzar baten aintzinean, eskumen arruntak edo bereziak eta horietan guttienez Hautetsien Kontseiluak galdegin beharrezko 8 eskumenak, aurrekontu autonomia bat zerga zuzenen kudeaketarekin, gaitasuna negoziatzea eta hitzartzea beste Erakundeekin, Euskadi eta Nafarroako erakundeak barne.  Ildo hortan, proposatu herrien arteko elkargoak interesgarri dira. Estadoak proposatu « aglomerazio elkargoa », gogoetak pizten ditu.

EAJ-PNBk argitasunak eta bermeak nahi ditu.

EAJ-PNBk argitasunak galdegiten ditu :

- hiru motazko herrien arteko elkargoen konparaketa zergatuak (Herri Elkargoa, Aglomerazio Elakrgoa eta Hiri Elkargoa)

- aulkien beste banaketa eta haien kopuruaren murrizketa posible izaitea, edozoin motako blokeo arriskuak deusesteko

- aurrekontu zehatzak

- eskumenen transferentziari buruz, Parisen eztabaidan dagoen lurralde aldaketaren arabera

- egutegiaren urrats zehatzak

 

EAJ-PNBk bermeak galdegiten ditu :

- barne kudeantza eraginkor bat eta segurtatua, lurraldearen ezberdinatsun handiak kontutan hartuz

- erakunde batzuen integrazioa instituzio berrian, adibidez, kultur eta hizkuntza mailetan

-  Lapurdi (hiri eta hiri ingurukoa lurraldeak), Baxe Nafarroa eta Xiberoko lurralde historikoen onarpena, herrien arteko egitura egoki batean, sindikata mixto motatakoa

-  Estadoaren sustengua eskumenen delegazioen negoziaketetan

-  Ondarea eta diru ahalbideen transferentzia gaurko herri elkargoetatik Iparraldeko Herri Elkargo berrirat

 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP