Artxibak

2015/01/08

Bateratze errexkiegien zepoan ez sartu

EAJ-PNBk bere elkartasun osoa adierazten die 12 hildakoen familikoei eta haietaz hurbil zirenei, atzo, Parisen, « Charlie Hebdo » aldizkariaren egoitzan gertatu atentatuaren ondotik.

rss Ezagutzera eman
Bateratze errexkiegien zepoan ez sartu

ARGAZKIA JAITSI

Gertakari basati hau, Europako kulturak goraipatzen dituen funtsezko giza eskubideak, hala nola, bizitzeko eskubidea edo adierazpen askastasuna larriki urratzen ditu.

Mediatizazioaren bidez, terrorista hauek, besteak bezala, indarkeri bide bat jorratzen dute, islamaren kontrako sentimendua bilatuz, berengan ekararazteko baztertze prozesu hori sufritzen duten pertsonak.

EAJ-PNBk elgarretaratze izpiritua defenditzen jarraituko du errabiaren bide horren kontra, musulmanoak direlarik hortan bahituak. Ez lerra errextasunetan islam-a lotuz bortitzkeriari eta bai sinesmen ezberdinen edo sinesmen gabeen arteko bizikidetzari.

Tinkotasun osoz erantzun behar da gertakari horren egileak atxilotuz eta sare lanjeros eta fanatikoak indargabetuz.

Horren ondorioz, EAJ-PNBk bat egiten du batasun mugimenduarekin, bere emozioa adierazteko eta batzen gaituzten Europar baloreak defenditzeko, edozoin aberri sentimendutik gaindi.

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP