Artxibak
2015/01/12
EAJ-PNB Parisen,bortxakeria eta fanatismoaren aurrean bakea eta askatasuna aldarrikatzeko
Izaskun Bilbao Barandica eurodiputatua Parisen izan da atzo, EAJ-PNB alderdiaren eta Coalición Canaria eta Compromiso por Galicia erakundeen izenean, bakearen eta askatasunaren aldeko aldarria egiteko, 'Charlie Hebdo' aldizkariaren kontra egin den erasoaren aurrean.
Bilbao Barandicak Europar Parlamentuan ordezkatzen dituen alderdi politikoek bakearen, askatasunaren eta hitzaren alde egiten duten apustu irmoa azpimarratu du, frantziar aldizkariaren kontra egindako erasoaren, eta egunotan Europako hiritargo osoa astindu duten bortxakerien atzean dagoen muturkeria eta indarkeriaren aurka. Eurodiputatu jeltzalea, ALDE taldeko presidente orde den aldetik, Europar Parlamentuko talde horren presidente eta Belgikako lehen ministro ohi Guy Verhofstadtekin eta Europar Alderdi Demokrata, Euzko Alderdi Jeltzalea Europan osatzen duen alderdiko agintari gorenekin izan da Parisen egin den manifestazioan.
Bilbao Barandicak aditzera eman duenez “Uste dut Europak bake, askatasun eta demokrazia baloretan erreferente egin gaituzten funts horiek indartu eta defendatu behar dituela. Erantzun bakarra dago terrorea eragiten duten ekintza hauen aurrean: demokrazia indartsuagoa. Demokrazia, bakea eta askatasunari begira, Europan, ezer baino lehenago, Estatu eta erregio guztietan bortxakeria eragiten duten talde eta pertsona hauek eta armez hornitzen dituzten sareak ikertzeko erabiltzen dugun inteligentzia sistemak indartu beharra daude; legeak aplikatu behar zaizkie hurkoak erailtzeko prest dauden pertsonei. Behar beharrezkoa da segurtasun alorretik eman daitekeen erantzuna, baina legeak eta pertsona guztien eskubideak zorrozki errespetatuta egin beharra dago”.
Euskal eurodiputatuak amaitu duenez “ Baina, horrez gain, talde horiei, erailtzeko eta hiltzeko prest egon daitezkeen pertsonak aurkitzeko bideak errazten zaizkien zioak landu behar ditugu. Halako ekintzak egiten dituzten europarren profila berdintsua izan ohi da. Gizarte bidezkoagoaren, integratuaren, gardenagoaren alde lan egin behar dugu, arrazakeria eta xenofobiarik gabeko gizartearen alde. Horrela egingo dugu bake eta askatasunaren alde. Gaur, Pariseko kaleetan ikusi den gaitzespenak argi eta garbi erakusten du hiritargoaren gehiengo handi bat fanatismoaren eta bortxakeriaren kontra gaudela, eta horren aurrean, askatasunaren, demokraziaren, hitzaren eta bizikidetzaren alde gaudela. Azken finean, horiek dira Europan gure arteko gatazkak borroka zelaian konpontzeko gogoa kendu ziguten baloreak, humanismoa eta garapen eta ongizate maila".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09