Artxibak
2015/02/13
Jean Pierre Etcheverry : « Garraio moldatuak gaurko euskal kostaldearentzat »
Indar biziak bildu, politikeriako banaketetik gaindi, hala zoin den Jean Pierre Etcheverry hautagai jeltzalearen lehentasuna, Donibane Lohitzuneko kantonamenduan, besteak beste tokiko garraioen egoera hobetzeko.
Jean Pierre Etcheverry, EAJ-PNBko hautagai titularra, Donibane Lohitzuneko kantonamenduarentzat, lurralde Funkzio Publikoaren teknikaria da eta administrazioaren ibilmoldea ongi ezagutzen du.
« Gaitasuna eta nahikeria ukaitea denekin lanean hartzeko, tokiko eragile guziekin, zinezko hurbiltasuna da, EAJ-PNBk erakusten duen bezala, Hegoaldean. Ez gaitezen sar politikeri banaketetan eta nolaz ez jendeen arteko kalapitetan Alderdi batean barnean ». Engaiamendu hori hartu eta, sustatu nahi du « garraioen Grenelle bat eta arazo guziak mahain baten gainean ezarri. Ezin dugu horrela segitu : beti biztanle gehiago eta beti auto metatze gehiago garraioak ez baitute aldaketa horiek jarraitu. Hortaz bereziki unkituak direnetan gure kantonamenduko herriak dira : Donibane Lohitzun, Ziburu, Bidarte eta Getari ».
EAJ-PNBren hautagaiek, beste tokiko alderdikideekin, proposamen batzu landu dituzte, sail hortan, hala nola : « bigarren zubi bat eraiki Urdazuri-ren gainean, Chantaco eta Charles de Gaulle zubiaren artean, harreman zuzen bat sortu, Baiona-Angelu-Miarritze eta Donibane Lohitzun-Hendaia-ren artean, bere guneetan mugitzen diren autobusekin, bide berezi bat eraiki Chantaco aldean edo Donibane Lohitzun eta Hendaia-ren arteko autopista dohainik bilakatzea, tokiko biztanleentzat. Dohakotasun galde hori ez da gaurkoa, bainan beharrezkoa da. Horren lortzeko, lehen lehenik tokiko hautetsien zinezko nahikeria eta batasuna izan behar da, beren mandatua denbora osoz betez. Ene aldetik, zin egiten dut hautesle eta tokiko eragileei zuzentzea urteko lanen balantzea egiteko ».
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09