Artxibak

2015/02/13

Gaxuxa Elhorga-Dargains : « errezebitze tokiak garatu behar dira, adinetako jendeentzat »

Gaxuxa Elhorga-Dargains, Donibane Lohitzuneko Herri Kontseilaria, aspaldi danik aktiboa bizi publikoan, engaiatzen da bereziki, menpekotasunean dauden jendeen alde.

rss Ezagutzera eman

Gaxuxa Elhorga-Dargains, EAJ-PNBko hautagai titularra, Donibane Lohitzuneko kantonamenduan, Herri Kontseilaria da, Donibane Lohitzunen, ondarea, kultura eta euskara-ren kargudun bezala. Hego Lapurdiko Hiri Elkargoan kontseilaria da ere. Bere engaiamendua, bizi publikoan ez da gaurkoa. 80 hamarkadaren hastapenean, eskola elebidun (euskara-frantsesa) pribatuen aintzindarietan izan da.

Jean Pierre bezala, Gaxuxarentzat ere : « zinezko hurbiltasuna gardentasunari loturik da. Gure lanaz konduak eman behar ditugu hautesle eta tokiko eragileei ». Gaxuxa Elhorga-Dargains-ek bere gain hartzen du behar zozialetan dauden jendeei hurbiletik kasu egitea. Kontseilu Orokorraren lehentasuna da publiko horiek laguntzea. « Ezinbestekoa da errezebitze tokiak hedatzea menpekotasunean dauden adinetako jendeentzat.Errezebitze Toki horiek sustengu bat izan behar dira, adinetako jende horientzat bainan ere beren laguntzaileentzat. Aterabide malgu horri esker laguntzaileek beste aktibitate batzu egin lezakete. Formula hori zinez indartu behar da ».

Beste neurri batzu ere hartu behar dira menpekotasunean dauden jende horien bizi kalitatea hobetzeko, bereziki « animatzaile ongi formatuak hartu mota ezberdinetako jendeen errezebitzeko etxeetan ibiltzeko ».

 

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP