Artxibak

2015/02/16

Jean Michel Iribarne : « Oldar berri bat gure berezitasunen alde »

" Xiberotarrek eta Baxe-Nafartarrek beren elkarlana indartu behar dute, berdin unkituak diren dozierretan ". Hala Jean Michel Iribarne-k pasarazi duen mezua Euskal Mendia kantonamenduko EAJ-PNB hautagaien aurkezpenean, Maulen, Xiberoko berriketarien aintzinean.

rss Ezagutzera eman
Jean Michel Iribarne : « Oldar berri bat gure berezitasunen alde »

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNBk 7 lurralde historikoen berezitasunetatik eraiki nahi duen biharko Euskal Herria oso zilegia da, Xiberrotarren eta Garazi-Baigorriko Baxe Nafartarren interesak defenditzeko, bakotxen ondaretatik abiatuz. « Egoeraren gatik ez badugu Xiberoko hautagairik, badu orain urteak eta urteak Xiberoko eta Baxe Nafarroko Alderdikideak elgarrekin lan egiten dugula gure gaietaz tokiko lan taldean edo Biltzarrean. Xiberoko eta Baxe Nafarroko EAJ-ko tokiko talde horren ordezkariak gira. »

Jean Michel Iribarne-rentzat, hautagai titularra, laboraria Jaxun eta oso inplikatua bizi publikoan, « baserriko gaiak ardura berdinak dira, bereziki, zerbitzu publiko, laborantxa edo mendiaren kudeaketari buruz. Interes osoa dugu elgarrekin lan egitea gure berezitasunak atxikiz. Gure hurbiltasuna bakotxaren berezitasunetatik pasatzen da, horiek baitira mamitu behar ditugun gure indargune hoberenak ». Izpiritu molde hori konkretuki gauzatzen da. « bi adibide : kalitatezko laborantxa eta turismoa. Kalitatezko mozkin alorren baloratzea, bereziki ardi gasnarekin Ossau-Iraty AOPrekin, eguneroko lan gaitza da. Baserriko turismoa antolatzen da orain « euskal mendia » markarekin, Xiberotarrak eta Baxe-Nafartarrak bateratuz. Barne antolaketan eta ezagupenean  lan egin behar da « euskal kostaldea » markarekin osagarri izaiteko. Aktiboa turismo munduan, Jean Michel Iribarne-k badaki « tokikeriaren izpiritutik atera behar da behar diren lankideekin lanean hartzeko ».

Horretarako urgentzia bat, « Iparralde mailako Herri Elkargo bat behar diren baliabideak ukaiteko ekimen horiei egiazko bultzada baten emaiteko. EAJ-PNB, lehen mailan da Herri Elkargo horren defentsan. Edozoin Euskaldunek gogoan dituzten ekimenak promozionatuko dituzte ».

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP