Artxibak

2015/02/16

Itxaro Bethart : « Xiberotar eta Baxe Nafartar industrialak elgarrekin »

Itxaro Bethart, EAJ-PNBko hautagai titularra, Euskal Mendia kantonamenduan lantegi baten kudeatzaile da, Irulegin. Beste anbizio ekonomiko bat defenditzen du, Garapen ekonomiko Agentzia bati esker. Xiberotarrak eta Baxe Nafartarrak zinez osagarri dira industri mailan.

rss Ezagutzera eman
Itxaro Bethart : « Xiberotar eta Baxe Nafartar industrialak elgarrekin »

ARGAZKIA JAITSI

Itxaro Bethart-ek hedatua den ideia bat gezurtatu du, hala nola baserria eta industria ez litzaitekeela ongi uztartu. « Xiberoak industri azkar bat atxiki du, Iparraldean eta Frantzian baino gehiago ororen buru. Baxe-Nafartarrek orain baino askoz gehiago lan egin behar lukete Xiberoko industrialekin. Xiberotarrek, azken 20 urteotan indartu diren Baxe Nafarroako laborantxa elikagaien lantegietaz ikas lezakete ere. Zinez osagarriak gira. Bainan gure arteko harremanak oso gutti garatu dira ».

Bide bat elgarren ezagupena hobetzeko : « Xiberoan eta Baxe-Nafarroan, ODACE eta INDAR bezalako lantegien sustatzaileek, beren elkarlana zinez indartu behar dute. Iparraldeko Garapen ekonomirako Agentzia batek lan hori bere gain har lezake. »

Batzuen galdeari : « ez dea jadanik aski egitura ekonomikorik Iparraldean ? », Itxaro Bethart-ek dudarik gabe erantzun du : « preseski Garapen Agentzia horren betebehar bat litaike ODACE eta INDAR bezalako egitura horien elkartzea. Iparralde barnekaldearen erronka nagusia da hemengo kemenak, ekimenak bateratzea, horiek baitira Xibero eta Baxe-Nafarroako aberastasun nagusiak ».

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP