Artxibak

2015/02/19

Neurri konkretuak eta ausartak

Uztaritze-Errobi eta Urdazuriko Ibarrak kantonamenduaren hautagai jeltzaleak proposamen zehatzetan engaiatu dira biztanleen eguneroko bizia hobetzeko, hala nola, garraioetan, elkartasunean edo laborarien laguntzetan.

rss Ezagutzera eman

Herri bizia

Francis Gellie, hautagai titularra, Ahetzeko Kontseilari nagusia, hainbat urteetan murgildua tokiko bizian beren izaiteko moldea azpimarratu du : « herri honen berezitasunak zaindu behar ditugu, bereziki, gure hizkuntza, gure kultura eta gure ekonomia. Herri honek beti jakin izan du  bere berezitasuna zaintzen kanpoko ekarpenak bereganatuz. Gure kantonamendua errealitate horen adierazlea da ». Ohartarazi du zoin garrantzitsua den « euskararen zaintzea, sail hortan, Frantziak Europako beste herrien heinean izan behar delarik ».

Francis Gellie-rentzat, « Iparraldea laborari gune bat izan behar da, kalitatezko mozkinekin. Baserri eta hiriaren erdian dagoen kantonamendu honetan, zin egiten dugu lan egitea kostaldeko herriekin egiazko tokiko laborari ekonomi bat sustatzeko, laborarien merkatuak garatuz ».

Web gune zoziala

Francis Gellie-ren ordaina, Renaud Albaric, Aheztarra eta Farmazilariak, bere gain hartzen du « euskal elkartasunari oldar berri bat emaitea, gaurko munduan. Adibide konkretua : web gune bat martxan ezartzea jendeen arteko topaguneak errexteko eta gizarte harremanak indartzeko. Nola ? Batzuen gaitasunak eta besteen beharrak elgarretaratuz. Web gune hori zuzendua izanen da bereziki langabezian edo bizi bakartuan daudenei, beren gaitasunei esker, baliagarri izanez, adibidez, sukaldaritzan, brikolajean edo baratzezaintzan. Hunat berrikitan etorritakoak gomitatuak izan daitezke ere « euskaltasunean bizitzea », euskaraz mintzatuz edo kantu gaualdi batean parte hartuz, … euskaraz egunero bizi diren beste jende batzuekin. Ez da tresnakeri bat. Egiazko zerbitzu bat izan daiteke profesionalki xutik ezartezkoa dena ».

Garraioen xantierra

Garraio mailan, Renaud Albaric-ek EAJ-PNBren jarrera orroitarazi du AHTri buruz : « bai TGV bati gaurko burdinbideetan. Ez ditugu miliarreko euroak xahutuko hirigune toki bat suntsitzeko, gaurko burdinbidea ez delarik aski erabilia. Berrikuntza eta segurtasun neurriak behar ditu, bereziki burdinbidezko garraioak indartzeko. Beste engaiamenduak : ardura egoera txarrean dauden gaurko departamenduaren bideak segurtatu, autopartikatzea sustatu bereziki Uztaritze-Baiona ardatzan edo Senpertar eta Azkaindarrentzat Urdazuriren gainean, bigarren zubi bat eraiki, Donibane Lohitzuneko bidean errexkiago ibil ditezen ».

Iparraldea eskualde erraldoian

Carole Renaud-ren ordaina, Eliane Neuville-k gaur eri zen Carole-rentzat mintzatu da umore sorta batekin hasiz : « jadanik ene ordain funkzioan naiz ». Eliane, Bordelen sortua, Kroaziarra jatorriz, Hezkunde Nazionalean lan egin du, besteak beste ikastetxeburu bezala, Haute-Marne tokian. Geografa formakuntzaz, ongi Iparralderatua dagoen adibide baikorra da. « Euskara ikasteak Euskaldunen ulermena errexten du. Hizkuntz zail horrek, aditza, bukaeran kokatua duen hitz garrantzitsuenarekin, bestea ongi aditzea eta zorroztasun berezi bat garatzen ditu ». Eliane Neuville-k deitoratzen du « lurralde aldaketa bat, nun, sekulan baino gehiago Iparraldea neurri gabeko eskualde hortan galdua izanen den. Ezinbestekoa da, Iparraldeak Herri Elkargo bat lort dezan ordezkatua izaiteko. EAJ-PNBk bere papel osoa jokatzen du, Garapen eta Hautetsi Kontseiluen ondoan ».

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP