Artxibak

2015/03/18

Departamendua, zertarako ?

Prineo Atlantikako Kontseilu Orokorra arraberritua izanen da heldu den Martxoko 22 eta 29aren departamenduetako hauteskundeen ondotik. Bainan Kontseilu Orokorra zertan ari da ? Zoin da bere aurrekontua ?

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aldaketa baten garaian

Irudika ezazu langile bat hartua izaiteko konkurtso batean jakin gabe gero zer egin behar duen ! Horixe da pixka bat egoera ezagutzen duten departamenduetako hauteskundeen hautagaiak. Departamenduen aldaketa, bereziki bere eskumen eremua, oraindik Parisen, eztabaidetan da. Estadoak hautesle eta hautagaiei zor dien errespetua minimoa ez du segurtatzen. Beste froga bat jendeetaz urrun eta urruntzen ari dela. Badirudi « abstenzioaren tresna » indartu nahi duela.

Gizarte papel bat

Departamenduak, gaur, gizarte laguntzak behar dituzten jendeen alde lan egiten du bereziki. 2014an, 787 milioi eurotan, Kontseilu Orokorrak 320 milioi euro ezartzen ditu elkartasunarentzat, erran nahi baita aurrekontu orokorraren %40.6a. Kontseilu Orokorrak adinetako jendeak, elbarrituak, zailtasun zozialak eta haur ttipiak laguntzen ditu. Jende horien aldeko neurriak hartzen ditu eta Estadoak dituen laguntza ezberdinak kudeatzen ditu ere (PCH-Elbarritasun Konpentsatzeko Laguntza, APA-Autonomi Laguntza Pertsonalizatua edo ere RSA – Elkartasun Aktiboaren Etekina). 97 milioi euroak mugikortasunean ezarriak dira, bereziki, bideen konponketan eta garraio publikoetan. 66 milioi euro lantegien laguntzeko, ekonomian eta ingurumenean ezarriak dira, bainan ere ezkiarako bi mendi tokientzat, edo ibaien eta lurpeko uren kalitatea zaintzeko. 44 milioi euro Hezkuntza eta gazteriaren alde joaiten dira, horietan kolegioen arraberritzeetan edo jantokien zerbitzuetan. 19 milioi euro kirol eta kulturaren alde ezarriak dira eta azkenik, 16 milioi euro etxebizitza eta bizilekuentzat. Langile, zorren itzultzea eta beste ibilmolderako gastu batzu 225 milioi euro metatzen dituzte, erran nahi baita departamenduaren bigarren gastu zatia.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP