Artxibak

2015/02/24

Garraio publikoak indartu jendeen gastuak ttipitzeko

Mugikortasun mailan, lurralde antolaketa baten eskasa pairatzen dugu Baxe Nafarroan eta Xiberoan, garraio publikoak eskasean baitira eta ezantzaren prezioa gero ta garrestiago baita epe ertainean.

rss Ezagutzera eman
Garraio publikoak indartu jendeen gastuak ttipitzeko

ARGAZKIA JAITSI

Gure lurraldean, mugitzeko beharra handitu da zergati ezberdinen gatik : Estadoaren zerbitzuen murrizketen gatik baserri munduan, zerbitzu horiek herri zentroetan bilduz, lantegien kokapen nagusia kostaldean edo Lapurdi barnekaldean eta ibiltzearen beharra agusagailuen gatik. Behar horiei erantzuteko, etxeetan, ardura bigarren ibilgailu bat erosia izan da. Bainan jendeen gastuak emendatu dira, batzutan beren diru ahalak kenka txarretan ezarriz. Baserri mailan, Kontseilu Orokorrak autobus sare bat ezarri du jeenden bidaiak merkeago izan daitezen. Zerbitzu hau bide onean dabil EAJ-PNBrentzat, bainan oraindik eskasa da.

Baxe Nafarroan : intermodalitatea hobekiago mugitzeko

Proposatzen dugu :

-Donapaleu-Garazi autobus zerbitzua Baigorriraino ezartzea herri zentro hau bere Nafartar auzoekin loturik egoiteko

-joan etorri erregularrak eta beste mugitzeko moldeekin korrodinazioa segurtatu, Garazi-Baiona trenburdinbidea arraberritua izanen delarik, 2015eko udazkenerako

-aparkatzeko guneak ibilgailuentzat eta bi errotakoentzat, lankidetza batean herriekin, Garazi-Baigorri-Arrosa-Bidarrai-ko geltokietan

-Kontseilu Orokorreko autobusak tokiko geltokietan geldiarazi, beren ordutegiak treinekoekin  uztartuz

Xiberoan : komunikazioa hobetu gure lurraldea indartzeko

Garraioak, komunikazioa eta garapen ekonomikoa hertsiki loturikk izanez, baitezpadakoa da Xiberoa hobekiago lotua izan dadin kanpoko eremuekin.

Proposatzen dugu :

-lehentasuna emaitea Atarratze/Maule/A64 Autopista ardatzari

-Xarritapeko/Maule ardatza errextea (8 km) eta segurtatu lehen bai lehen

-Baxe Nafarroarekin lotura hobetu Oskaxe lepoaren heinean

- Xibero osoan, mail handi emariko sare numerikoa hedatu

 

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP